Izaba-Otsagabia

Izaba-Otsagabia

(2022-09-22, asteazkena)


Gaur, irailak 22, asteazkena, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 5:30etan 28 mendizale beterano (6 emakume eta 22 gizon). Autobusez Izabako sarreraraino joan gara. Goizeko 8:10 aldera Izabatik abiatu gara eguraldi onarekin eta aldapan gora bidezidor bat jarraituz Peñablanca mendi tontorreraino iritsi gara. Gailurrerainoko bide gehiena pagoz inguraturik egin dugu. Saitsederrako lepotik Peñablanca tontorrerainoko paisaia zoragarria izan da. Bertatik Euskal Herriko Pirinio mendi garaienak ikusi ditugu: Orhi, Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia… 14:00ak aldera Otsagabiara iritsi gara  eta bazkaldu ondoren, autobusa hartu eta 6:30 aldera Goierrira itzuli gara.

Ibilbidea eta denborak :

Izaba (816 m), Saitsederrako lepoa (1.348 m; 4,3 km; 1:30 h), Milingrateko lepoa (1.305 m; 5,3 km; 1:50 h), Peñablanca (1.580 m; 6,8 km; 2:20 h), Arrese borda (1028 m; 12,8 km; 3:50 h), Aragon ehiza-lekuko bidegurutzea (1.220 m; 16,3 km; 4:30 h), Otsagabia (755 m; 21,30 km; 5:50 h) .

Desnibel metatua: igoeratan: 993 m; jaitsieratan: 1035 m.

Mapa

Profila

Egunsentian Isabatik abiatzen

Taldea pagadian gora

Saitsederrako lepoa pasa eta Milingratekora iristen

Peñablanca mendiaren tontorrera igotzen

Taldea Peñablancan

Orhi mendia bere zabaltasunean

Euskal Pirinioetako tontor altuenak

Arreseko borda

Muskildako baseliza

Taldea Otsagabian

Estekak