Otsagabia - Iratiko etxeak
(2022-10-07, osteguna)
Gaur, urriak 7, osteguna, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:00etan 27 mendizale beterano (6 emakume eta 21 gizon). Autobusez Otsagabiko herriraino joan gara. Goizeko 8:25 aldera abiatu gara eguraldi onarekin. Pixkanaka-pixkanaka igotzen joan gara Abodiko mendi tontorrera iritsi arte. Gero, Abodi mendizerra zeharkatu dugu Harrizabalaga edo Mendebaldeko Abodiraino. Azkenik jaisten Iratira iritsi gara 14:00ak aldera. Bazkaldu ondoren, autobusa hartu eta 6:45ak aldera Ordiziara iritsi gara.
Ibilbidea eta denborak :
Otsagabia (780 m), Abodi (1.532 m; 6 km; 2:00 h), Harrizabalagako trikuharria (1.444 m; 10,8 km; 3:10 h), Harrizabalaga edo mendebaldeko Abodi (1.498 m;11,9 km; 3:25 h), Idorrokiako trikuharria (1.492 m; 13,4 km; 3:45 h), Na- 2012 (1.160 m; 15,3 km; 4:30 h), Irati (863 m; 19,8 km; 5:35 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.030 m; jaitsieratan: 947 m.
Mapa
Profila
Otsagabia-Iratiko Etxeak ibilbidea
Mendizaleak belardian gora aldapa bizkorrean bidea topatu arte
Mendizaleak Abodira bidean azkeneko basoan sartu aurretik
Mendizaleak Abodi gainera iristean bertan zinegileen karpak etab. Atzean Orhi (2.017 m)
Mendizaleak eta zinegileak Abodi gainean (1.531 m) filma egiteko jarritako trikuharri artifizialaren inguruan
Eguneko mendizaleak (Andoni argazkigilea salbu) Abodi gainean (1.531 m). Atzean Zazpigaina1.765 m), Orhi (2.017 m) eta Orhi ttipia (1.923 m)
Txardekagainetik Gamuetara bitarteko tontorrak Aboditik (1.531 m) ikusita
Birkartze, Zazpigaina (1.765 m), Orhi (2017 m), Orhi ttipia (1.923 m ), Atxuterri (1.656 m), Gaztarrigaina (1.725 m), Txardekagaina 1.893 m) eta Otsogorrigaina (1.922 m) Abodi mendilerrotik (1.500 m) ikusita
Irabiako uharka Iratin, Arrizabalatik (1.500 m) ikusita. Atzean Mendizar (1.319 m)
Mendizaleak Idorrokia tontorrera igotzen (1.491 m)
Mendizaleak Iratibizkarretik behera errepiderantz
Mendizaleak Iratiko Etxeetako tabernako terraza ederrean bazkaltzen
Estekak/Enlaces