ERRIBERA
Erribera historia da, agerian baititu Burdin Aroko, erromatarren garaiko eta Erdi Aroko eraginak eta aztarnak. Erribera artea da, bidaiariak, Tuterako katedralaren edertasuna, gure monasterioetako erromanikoaren soiltasuna (Fitero, Tulebras, La Oliva,…) edo gure monumentuetako arte barrokoaren oparotasuna ikusi ahal izango baititu. Erribera elkarbizitza ere bada, Erriberan elkarrekin bizi izan baitira juduak, musulmanak eta kristauak.
Natura ere bada, mota desberdinetako natura, tarte txikian Europan bakarra den basamortu-eremua baitago batetik, Erregeren Bardea, eta Ebro ibarreko lur emankorrak bestetik. Usadioa, festa, dibertsioa, aisia eta gastronomia ere bada.
Baina gure Erribera, batez ere, abegi oneko lurraldea da, besoak zabal-zabalik dituena, etorkizunari irekia eta eskuzabaltasunez bidaiariaren zain-zain dagoena. Erriberan inor ez da arrotz.
Erribera: paisaiak eta Ebroko baratzeak.
Erribera eremu zabala da eta zelaia. Eguzkia eta baratze oparoak Ebro ibaiaren ertzetan, eta haiekin kontrastean erdi-basamortu den eremua, Erregeren Bardea, UNESCO erakundeak Biosferaren Erreserba Naturalaren aitormena emanik duena eta Nafarroako Erriberako paisaiarik ezaugarritsuen eta bereziena. Labirinto handia osatzen dute hango goi-ordoki edo zelaiek eta zeruertzean islaturik ikus daitezkeen muino edo tontorrek.
Hainbat gune ilargiko eremuen antzekoak dira ia eta, beste batzuek berriz, Amerikako Far West-ekoak oroitarazten dizkigute.
Bardea eremu pribilegiatua da, balio natural handiak dituena, eta hango paisaiaz gozatzeko ez ezik, beste hainbat jardueretan aritzeko aukera ere bada bertan, hala nola, ibilaldiak egiteko, txirrinduan ibiltzeko eta aire zabaleko bestelako jarduerak gauzatzeko. Bardeara, Arguedasetik edo Valtierratik sar daiteke.
Eremu horren elkortasunak ez du zerikusirik Erriberako jendearekin, Erriberako jendea alaia eta irekia baita, herrietako jaietan eta ohituretan ondo asko erakusten duten bezala.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
La Ribera es historia, en la que se aprecia el influjo de la Edad de Hierro, la época Romana y la huella Medieval. La Ribera es arte, en el que el viajero podrá contemplar la belleza de la catedral de Tudela, la austeridad del románico en nuestros Monasterios (Fitero, Tulebras, La Oliva, …) o la profusión del arte Barroco en nuestros monumentos.
La Ribera es convivencia, ya que en ella se han mezclado judíos, musulmanes y cristianos.
Es naturaleza, tan diversa que en pocos minutos pasamos de un espacio desértico único en Europa, las Bardena Reales, a los fértiles valles del Ebro. Es tradición, fiesta y diversión, ocio y gastronomía.
Pero sobre todo, nuestra Ribera es una tierra de acogida, de brazos abiertos, de apertura al futuro, que espera al viajero con impaciencia y generosidad. La Ribera, donde nadie se siente extraño.
La Ribera es espacio abierto y llanura. Sol y rica huerta a orillas del Ebro en contraste con el espacio semidesértico de las Bárdenas Reales, declarado Reserva Natural de la Biosfera por la UNESCO, y que conforma el paisaje más característico de la Ribera de Navarra. Un inmenso laberinto de altas mesetas o planas y cerros testigo o cabezos, recortados en el horizonte.
Algunas zonas tienen un aspecto casi lunar y otras nos recuerdan al más genuino Far West americano
08.-
10.- Sobron-Pangusion
13.- Haro - Mañueta
20.- Castejón-Tutera
21.- Tutera-Buñuel
22.- Buñuel-Gallur