Tutera-Buñuel

  TUTERA – BUÑUEL

Ibil-giro bikainarekin, 2016ko otsailaren 17an, asteazkena, 44 ibiltarik egindako ibilia: Tuteran hasita, ibilbide osoan zehar Ebro ibaiaren ertz-ertzean ibiliz, Aragoiko Ubide Inperiala hasten den El Bocal gunetik igaro ondoren, izen bereko auzogunean zehar igaro eta Buñuel herrian bukatu zen ibilbidea.

Ibilbidea eta denborak:

Tutera (250 m), Aragoiko Ubide Inperialaren hasiera (255 m; 7,5 km; 1:25), El Bocal auzogunea (255 m; 9,2 km; 2:00), NA-5202 errepidea (250 m; 15,3 km; 3:10), El Quebrado parajea (240 m; 17,6 km; 3:40), Rozas de San Anton parajea (240 m; 20,4 km; 4:15), Buñuel herria (240 m; 23,7 km; 4:50).

Desnibel metatua: igoeratan: 45 m; jaitsieratan: 60 m.


Mapa

Profila

Tuteratik abiatu eta Ebro ibaiaren ondoan.

Moncayo mendia.

El Bocal izeneko presan edo uharkan.

Ibiltari berri bat gehiago.

Eguraldi ederrarekin, gozatzen

Bardea eta Ebro ibaia bertatik bertara.

Eguneko ibiltari taldea.

Estekak/Enlaces