(2024-05-16an, osteguna)
Gaur, osteguna, maiatzak 16, GMBko 41 mendizalek (7 emakume eta 34 gizon), eguraldi freskoarekin, baina ateri, Arabako Sobron herrixkatik Burgosko Miranda de Ebro arteko ibilaldia egin dugu, Ebro ibaiko IL/GR 99 ibilbide luzearen barruan. Ibilaldian zehar Villanueva Soportilla, Guinicio, Montañana, Suzana eta La Nave herrixketatik igaro eta Santa Maria de Tejuelako nekropolia bisitatu dugu. Ebro ibaia une oro ondoan izanik (Villanueva Soportilla eta Suzana artekoa IL/GR 291 ibilbidea ere bada), hasieran mendi malkartsuen artean ibili gara, baina gero soro zabal eta dotoreak ikusi ditugu, gariz, garagarrez eta beste zenbait landarez hornituak; baita mitxoleta gorri-gorri ugari ere. Gehienetan bide eroso eta garbietan ibili ondoren, A-1 autobidea zubi gainetik zeharkatu eta Miranda de Ebro herrian amaitu dugu gaurko etapa, nola ez, Ebro ibaiaren ondoan.
Ibilbidea eta denborak:
Sobrón (501 m.), IL/GR 99a utzi (482 m; 2,5 km; 0:33), Villanueva Soportilla (528 m; 4,3 km; 1:04), Santa Maria de Tejuelako nekropolia (503 m; 6,6 km; 1:30), Bu-525 errepidea (484 m; 8,4 km; 2:04), Guinicio herria (487 m; 11,2 km; 2:37), Montañana herria (487 m; 12,6 km; 3:13), Suzana herria (478 m; 15,7 km; 3:54), Autobidea (474 m; 17,8 km; 4:17), Miranda de Ebro (460 m; 20,4 km; 4:48).
Desnibel metatua: igoeratan: 145 m; jaitsieratan: 169 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Andre Mari Zuriaren zubia (Puente de la Blanca)
Ebro ibaia
Villanueva Soportilla herrirantz
Labore-saila (Campo de cereal)
Taldea Santa Maria de Tejuelako nekropolian
Mitxoleta artean
Guinicio herria
Kalak
Bideo
Estekak/Enlaces