(2024-04-30ean, asteartea)
Gaur, apirilak 30, asteartea, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 7:00etan GMBko 52 mendizale (8 emakume eta 44 gizon). Miranda de Ebrora iritsi eta ibilaldiari ekin diogu. Goizeko 8:35ak aldera abiatu gara Ebro ibaiaren ertzetik, lainoa eta tenperatura freskoa ditugula, baina ibiltzeko giro ona. Irciora iritsi arte, Ebro ibaiaren ertzetik eta soro artean ibili gara. Ircion, Goberako lepora igotzen hasi gara, erkametz eta arte artean, oso ondo zaindutako bidezidor batetik. Mendi-lepoan behera, berehala ikusi dugu Olaerreako monasterioa, eta Herrerako gatzagen hondakinen ingurutik igaro gara. AP-68 autobidearen pareko pista zabal batetik, Bilibioko harkaitzen tontorrean ikuspegi bikainak eskaintzen dituen San Felices ermitara igo gara. Gero, El Estepal eremuko bidetik eta mahastien artean, Villalba de Rioja herrira iritsi gara, non harmonia ederrean bazkaldu dugun. Arratsaldeko seiak aldera bueltan ginen Ordizian.
Ibilbidea eta denborak:
Miranda de Ebro (462 m), Arboleda/Los Linares (458 m; 0,9 km; 0:15), El Infierno (458 m; 4,7 km; 0:56), Ircio (491 m; 7,1 km; 1:33), Gobera lepoa (684 m; 9,3 km; 2:29), Gatzaga (aurriak) (510 m; 11,4 km; 3:03), San Felices ermita (608 m; 15,6 km; 3:54), Villalba de Rioja (540 m; 19,7 km; 5:05).
Desnibel metatua: igoeratan: 459 m; jaitsieratan: 371 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Miranda de Ebro
Miranda de Ebroko urtegia
Ebroko bide naturala (GR99)
Mitxoletak zereal soroetan
Koltza eta gari soroen artean.
Taldea San Felices gainean.
Conchas de Haro deituriko ubidea.
Mahastietara jaisten.
Bideo
Estekak/Enlaces