CAMILLEREN BIDEA (CB)
Ibilbide zirkularra hainbat egunetan. 2004ko azaroan ehiztari batek Pirinioetako azken hartz arre emea, Cannelle, hil zuenean, bazirudien hartzak ezinbestean desagertu beharrean izango zirela, garai hartan Pirinioetan, bertako bi hartz ar bakarrik gelditzen baitziren. Papillon zaharra berez hil zen 29 urterekin eta, hala, Camille bilakatu zen Pirinioetako jatorria izanik hango oihanetan bizi zen azken hartz arrea. Harrigarria dirudi, azken hamar edo hamabost urteetan Belagua eta Somport arteko mendi eta haranetan ibili izan direnek, uneren batean edo bestean animalia horri buruzko aipamenik ez egin edo ez entzun izanak. Guregan lilura eta, nola ez, beldur pixka bat ere eragiten zuen espezie baten azken ordezkaria zen. Azken finean, oihanean topa genezakeen gu baino tamaina handiagoko harrapari bakarra baitzen. 2010. urteaz geroztik haren agerpenen arrastorik aurkitu ez zenez, hiltzat jo zuten eta azken hartz hura garai bateko oroigarri bihurtu zen.
2008an, artean Camille Aragoiko ipar-mendebaldeko haranetan zebilela, Aspe, Anso, Echo, Aragues eta Aragoi haranak zeharkatuta hainbat egunetan egiteko ibilbide zirkular bat eratzeko ekimena sortu zen. Proiektuaren helburua haran horietako turismo-ekonomia bultzatzea izan zen, azken urteetan geroz eta ibiltari eta mendizale gehiago hartzen ari zirelako eta jarduera horietan zihardutenak geroz eta gehiago zirelako.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Una ruta circular de varios días. Con la muerte de Cannelle, la última hembra de oso pardo pirenaico, a manos de un cazador en noviembre de 2004, parecía que la especie se veía inevitablemente abocada a la extinción, ya que únicamente quedaban dos machos de oso nativos. El viejo Papillón murió con 29 años, de muerte natural, y así Camille se convirtió en el último oso pardo oriundo del Pirineo que seguía habitando sus bosques. Quien haya recorrido habitualmente las montañas y valles entre Belagua y Somport en los últimos diez o quince años es raro que no haya hablado u oído hablar de este animal en algún momento. Era el último representante de una especie que nos causaba admiración y, por qué no reconocerlo, un cierto temor. A fin de cuentas, era el único depredador que nos podíamos encontrar en el bosque que nos superase en tamaño. Finalmente, a Camille se le dio por muerto al no encontrar rastro de su presencia desde 2010, y así el último oso pasó a ser un recuerdo.
En 2008, cuando todavía merodeaba Camille por los valles más occidentales del norte de Aragón, surgió la iniciativa de crear una ruta circular de varios días que recorriese los valles de Aspe, Ansó, Echo, Aragüés y Aragón. El objetivo de este proyecto era dar un impulso decisivo a la economía turística de estos valles, que en los últimos años recibían un número importante de senderistas y montañeros gracias al auge creciente de la práctica de estas actividades.