Ibil-giro onarekin, 2017ko uztailaren 12an, asteazkena, 42 ibiltarik, Camilleren Bideko bigarren etapa egin zuten: Huescako Mendebaldeko Bailaran kokatuta dagoen Lizarako aterpean hasi eta, Mestresako zelaian eta Sarrioen haranean barrena, Somporteko mendatean bukatu zuten ibilbidea.
Ibilbidea eta denborak:
Lizarako aparkalekua (1.515 m), Lizarako aterpea (1.540 m), Basozainen txabola (1.975 m; 4 km; 1:25), Paul de Bernera ibona, Mestresako zelaian barrena, Sarrioen haranean (2.055 m; 5,3 km; 1:50), Bernerako mendatea (2.115 m; 5,8 km; 2:10), bidegurutzea (1.890 m; 8 km; 2:45), Estanesko mendatea (1.790 m; 8,6 km; 2:55), Estanesko ibonaren inguruan (1.775 m; 9,2 km; 3:05), IL/GR 11rekin elkartu, Sansaneteko basoa (1.615 m; 10,9 km; 3:50), Chorrota de Aspeko ur-jauzia (1.625 m; 13 km; 4:15), Causiateko lepoa (1.625 m; 15,5 km; 5:05), Candanchu behean utzi, Bassatako mendatean barrena; Somporteko mendatea (1,640 m; 18,3 km; 5:50).
Desnibel metatua: igoeratan 1.075 m; jaitsieratan 950 m.
Mapa
Profila
Lizarako aterpetik irteten
Basozainen bordatik gertu
Basozainen bordan
Bernerako lepora iristen
Sarrioen haranean
Estanes ibonera bidean
Taldea Estanes ibonean
Aspeko bailaran sartzen
Chorrota de Aspen
Causiateko lepoan
Candanchu pasatzen
Somporteko lepoan
Estekak/Enlaces