Arleteko aterpea - Lauzarteko kanpina

ARLETEKO ATERPEA- LAUZARTEKO KANPINA

Ibil-giro eta eguraldi bikainarekin, 2019ko irailaren 4an, asteazkena, 4 emakume eta 11 gizon ibiltarik, Arleteko aterpean hasita, Saoubathouko, Cuardeko, Burcq-eko eta Paloko lepoetatik barrena, Laskundik gertu dagoen Lauzarteko kanpinean bukatu zuten ibilaldia. Etapa honekin, GMBk 2017ko urtean hasitako Camilleren bidea amaitu du.

Ibilbidea eta denbora

Arleteko aterpea (1.985 m), Lapassako txabola (1.860 m;1,4 km; 0:30 h), Saoubathouko lepoa (1.950 m; 3,4 km; 1:05 h), Cuardeko lepoa (1.960 m; 5,9 km; 1:45 h), Burcqueko lepoa (1.940 m; 7,2 km; 2:15 h), Paloko mendatea (1.940 m; 8,5 km; 2:40 h), Bonarisko txabola (1.715 m; 10 km; 3:25 h), Penoteko txabola (1.525 m; 11 km; 3:40 h), Itchaseko txabola (1.460 m; 11,4 km; 3:50 h), Itchaseko zubia (1.335 m; 12,4 km; 4:10 h), Labrenereko zubia (1.120 m; 14,4 km; 4:40 h) eta Lauzarteko kanpina (860 m; 18 km; 5:30 h).

Desnibel metatua: igoeratan: 335 m; jaitsieratan: 1.450 m.


Mapa

Profila

Taldea Arleteko aterpeko zaindariekin

Lapassako txabolaren ondoan

Saoubathouko lepora iristen

Cuardeko mendatean, atzean Euskal Pirinioak

Burcq-eko lepora iristen

Paloko lepoa pasata

Penoteko txabolaren ondoan

Taldea Lauzartera iristen

Laskungo inguru zoragarriak

Estekak/Enlaces