Ibil-giro onarekin, 2018ko uztailaren 17an, asteartea, 5 emakume eta 25 gizon ibiltarik, Camilleren Bideko seigarren etapa egin zuten, Zurizako kanpinean hasi, Tacherasko pasagunea eta Lenito Baxoko lepoak igaro, harritza luze eta malkartsutik jaitsi eta Gabarditoko aterpera igota bukatu zuten ibilbidea.
Ibilbidea eta denborak:
Zurizako kanpina (1.225 m), Tacherasko aparkalekua (1.260 m; 2,3 km; 0:30), abeltzaintzako txabolak (1.480 m; 5,7 km; 1:00), Tacheras edo Chandalango pasabidea (1.905 m; 6 km; 1:50), aterpea (1.850 m; 6,8 km; 2:10), Estrecho de la Rallako lepoa (1.805 m; 7,6 km; 2:35), aterpea (1.400 m; 9,7 km; 3:25), Choza Fimia (1.430 m; 11,3 km; 4:00), Lenito Baxoko lepoa (1.715 m; 12,7 km; 4:40), aterpea (1.455 m; 1.455 m; 5:05), Santa Ana zubiaren inguruan (945 m; 17,2 km; 6:05) eta Gabarditoko aterpea (1.370 m; 20,3 km; 7:25).
Desnibel metatua: igoeratan 1.595 m; jaitsieratan 1.430 m.
Mapa
Profila
Ezkaurre Zurizatik
Alanoko mendizerra
Tacherasko pasabiderantz
Estrecho de la Rallako leporantz
Lenito Baxoko lepoan, aurrean Bisaurin
Gabarditoko aterpearen inguruan
Taldea Gabarditoko aterpean
Estekak/Enlaces