SARRERA
Borinquen Martinez Telleria eta Miren Rodrigo Argote gara, Bigarren Hezkuntzako irakasle eta 2024/2025 ikasturteko Iraleko ikasleak. Ikasmaterial hau IRALEn sortutakoa da, R300 ikastaroan. Esku artean duzun proiektu proposamen hau DBHko 4. mailarako pentsatuta dago, Komunitaterako Proiektuak ikasgairako, hain zuzen ere. Azken urteetan sortu den ikasgai horrek dituen hutsuneak betetzeko asmoarekin eta irakasleei lana errazteko asmoarekin sortu dugu.
Gasteizen, 1976ko martxoaren 3an gertatutakoa ikasleekin lantzea da helburu nagusia, giza eskubideen urraketatik abiatuta. Horretarako, belaunaldien arteko transmisioa ardatz izango du proiektuak. Are gehiago, ikasleen ikerketa lanen ondorioz sortuko diren testingantza bildumak ezagutarazi eta gaiaren inguruko sentsibilizazioa sustatzeko erabiliko da. Halaber, mailen arteko elkarrekintza ere bultzatzen da proposamen honen bidez, 4.mailako ikasleek 2.mailako ikasleen aurrean aurkeztuko baitituzte ikerketen emaitzak.
Proiektua aurrera eramateko material guztia sites honetan antolatu dugu saioka, eta bertan zehaztu ditugu egin beharreko jarduerak. Askotariko materiala bildu dugu: komikia, galdetegiak, pelikula, aurkezpenak eta azalpen teorikoak, besteak beste. Aurretik eginda zegoen Martxoak 3 elkarteko materiala berrerabili dugu horretarako, baita Xabier Sagastak komiki formatuan sortutako irudiak ere.
Hau proposamen bat besterik ez da, beraz ikastetxean erabili nahi duen irakasleak nahieran moldatu dezake.