ELKARRIZKETAK
8. JARDUERA
Lehenik eta behin, ikasleek etxean galdetu beharko dute ea haien senide edo ingurukoren bat, aitona-amonak adibidez, martxoaren 3ko lekukotasuna emateko prest dagoen. Horren arabera bikoteka, hirunaka edo taldeka antolatuko dira.
Senideren bat aurrez aurreko testigantza egiteko prest badago, data bat adostu beharko da. Aukera izanez gero, gelakide guztien artean prestatuko dira egun horretan lekukoari egingo zaizkion galderak.
Grabaketak audioz edo bideoz jasotzea lehenetsiko da. Dena den, idatziz jasotzeko aukera ere eskainiko zaie elkarrizketatuei.
Behin testigantzak jasota, ikasleek dokumentu batean egingo dute lekukoek esandakoaren transkripzioa.
Elkarrizketa egiteko erabilgarria izan daitekeen galdera sorta hemen.