AURKEZPENAREN PRESTAKETA
Aurreko jardueran osatutako taldeen arabera bilduko dira ikasleak eta etxean egindako elkarrizketak irakurriko dizkiete elkarri. Gomendagarria da talde bakoitzean, gutxienez, elkarrizketa bat izatea. Hala ez bada, taldekatzeak aldatu beharko dira talde bakoitzak, behintzat, elkarrizketa bat aztertu ahal izateko.
Jasotako informazioa antolatu beharko dute ikasleek aurkezpen bat sortzeko. Baliabide digital bat erabiliko dute horretarako eta aurkeztuko duten ikas mailara egokituko dute. Irakasleek zehaztuko dute talde bakoitzak zein taldetan egin beharko duen aurkezpena, betiere Komunitaterako proiektuak ikasgaian (DBH1, DBH2 edo DBH3).
Aurkezpena prestatzeko irakasleak ondoko posterra erabili dezake.