GIZA ESKUBIDEAK
1. JARDUERA
Ikasleek laukoteak edo boskoteak osatuko dituzte. Galdera sorta bat jasoko dute eta guztien artean erantzuten saiatuko dira. Ondoren, talde handian partekatuko dute egindako lana. Irakasleak aurrebaluazioa egin dezake jasotako informazioarekin.
2. JARDUERA
Irakasleak aurkezpena azalduko dio talde osoari. Giza eskubideen inguruko bideo bat ikusiko dute klasean.
3. JARDUERA
Giza Eskubideen Aldarrikapen unibertsala landuko dute. Horretarako, ikasleak hasierako taldeetara itzuliko dira. Talde bakoitzak 6 eskubide biltzen dituen fitxa jasoko du. Eskubideak banan-banan irakurri eta hitz esanguratsuenak hautatu beharko dituzte. Ondoren, beste taldeetako kideei azalduko dizkiete beraiei egokitutako eskubideak.
4. JARDUERA
2. jardueraren aurkezpenaren amaieran azaltzen den galdera erantzuten saiatuko dira: “ Gaur egun, zuen ustez non edo noiz ez dira errespetatzen Giza eskubideak?”. Azaldutako egoera urratutako Giza eskubide zehatzekin lotzen saiatu behar dira ikasleak, horretarako hirugarren jarduerako fitxak erabiliko dituzte.