ITURRAMA BHI eta ESKOLAE

SKOLAE

2017-2018 ikasturtetik gaur egun arte Iturrama BHIk , SKOLAE Programan parte hartzen du.

Bizitzaren hasierako etapetatik, gure bizitza-proiektua izango dena aukeratzen eta eraikitzen ikasten dugu. Ezagutzan, askatasunean eta etorkizunari buruz genero-baldintzatzailerik gabe erabakitzeko gaitasunean finkatu behar da prozesua, berdintasun-eza identifikatzen, haren aurka borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen (besteak beste, kultura, erlijio, gizarte-klase, egoera funtzional eta sexu-orientazio bakoitzaren esparruan) ikasiz.

Heziketa-prozesu hori sistematizatzeko eta horretan akonpainamendua egiteko helburuarekin sortu zen SKOLAE . 2017-2021 Hezkidetza Planean –Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza

Departamentuak Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateentzat onetsitakoa–ezarritako IKASKETA-IBILBIDEA garatzen du. Lau IKASKUNTZA ARDATZ handitan eta lau

KONPETENTZIATAN egituratuta dago. Arlo pertsonalean, sozialean eta testuingurukoan aplikatzeko eduki eta esperientziak ditu.

BH PLANA KOHEZIKETA.pdf

2017-2018 ikasturtetik iturrama BHI hausnarketa prozesu baten ondorioz hezkidatza lantzeko plana jorratua genuen.

Urte horretako SKOLAE jardunaldietan, Planean parte hartu zuten ikastetxe pilotuek egindako lana erakusteaz gain, SKOLAE Sariak banatu ziren ikastetxearen hezkidetza-identitatearen aldeko lau praktika kolektibo onenen artean. "Ikastetxearen hezkidetza identitatea" lortzearen alde egindako hobekuntza-planengatik, honako ikastetxe hauek saritu zituzten: SANTA TERESA, Iruña (0-3 etapa); ERMITABERRI I.P., Burlata, (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) ; CI BURLADA FP; ITURRAMA BHI, Iruña (DBH eta Batxilergoa), bertan landutako planaren eta elaborazio-prozesuaren kalitate bikainagatik. Zuzendaritza-taldearen inplikazioagatik, ikastetxe osoa murgildu baitu hobekuntza-planaren garapenean eta hedapenean, ondoren etorriko diren Skolae ikastetxeei erreferentzia bikaina eskainiz.


2019-2020 ikasturtean iturrama BHI planean jasotakoa beste jarduerez gain, bi eginkizun nabarmenduko ditugu:

- Hezkidatza ikuspuntua kontuan hartuz eta curriculuma uztartuz, prestatu irakasgaietarako unitateak .

- Beredintasun brigadak. Irakasle eta ikasle