Iturrama Berdea Kultur Astea

ITURRAMA BERDEA. KULTUR ASTEA

Iturrama Berdea, jasangarritasuna lantzeko, 2015-16 ikasturteaz gauzatzen den proiektua da. DBH 1 mailako ikasleei bere interesen eta ikastetxean antzematen zituzten beharren inguruan galdetu ondoren eta ikastetxeak berak jasangarritasunaren arloan zituen gabeziak ikusirik, Iturrama institutua bera eta bertan ikasten duten ikasleen ohiturak jasangarriagoak izateko helburuarekin jaio zen proiektua.