ITURRAMA SOLIDARIOA HISTORIA LABURRA
ITURRAMA SOLIDARIOA HISTORIA LABURRA
2014-2015 ikasturtean Iturrama BHIk Hezkuntza Berrikuntzako Proiektu bat martxan jarri zuen, Elkartasun Eskolak Programaren barruan: Iturrama BHI Sahararekin. Gaur egun eta 4 ikasturte pasa ondoren, egitasmoak bizirik dirau eta ikastetxeak proiektuarekin aurrera jarraitzen du eta Sahararekin hasi zena migrazio guztietara hedatu da, ITURRAMA SOLIDARIOA bihurtuz.

Ekimen hau ikastetxean lehenagotik lantzen ziren bi proiektu batzetik heldu zen. Batetik, ikastetxeak 2013-2014 ikasturtetik oinarrizko gaitasunak ikasteko Combinar izeneko Berrikuntza Pedagogikoko Proiektu batean parte hartu zuen. Bestetik, 2011-2012 ikasturtetik Elkartasun Eskolak Programan ere lan egiten du, ikasleengan jarrera solidarioa, gizartearekiko konpromisoa eta errealitate ezberdinekiko sentsibilizazioa bultzatzeko. Bi proiektu horiek hainbat alderdi dituzte komunean, izan ere, biek hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa eta parte-hartzea bilatzen dute; ikasleei esperientzia aberasgarriak eskaintzea da helburu nagusia, hainbat errealitate eta testuingurutan oinarrituta.

Ikasturtean zehar klaustroaren erdiak baino gehiagok parte hartzen du proiektu ezberdinetan. Horri esker, Unitate Didaktiko Integratuak diseinatzen dituzte eta metodologia aktiboak erabili, hala nola ikaskuntza kooperatiboa, ikasleek oinarrizko gaitasunak eskuratzen dituztela ziurtatzeko. Proiektu hau 3. DBH-n landuko da eta ikasleek arlo bakoitzean sahararren eta beste migratzaileen errealitatearen inguruko prestakuntza jasoko dute. Horretarako, UDI (Unitate Didaktiko Integratua) eta metodologia aktiboen bitartez Mintegi bakoitzak bere esparrutik landuko du gaia, Saharako eta migratzaileen egoeraren ikuspegi global eta diziplinartekoa eskainiz.

Iturrama BHI Solidarioak gizartean garrantzia duen proiektua izan nahi du, hori dela eta, eskolan landu dena hezkuntza komunitate osoari ezagutarazi nahi zaio. Horretarako, bigarren ebaluazioaren bukaeran Aste Kultural bat antolatuko da, gelan ikasitakoa erakusteko. Aste kultural hau martxoaren 26, 27 eta 28an ospatuko dugu.

Hortaz, lehen eta bigarren ebaluazioan zehar, 3. DBHko ikasleek gaiari buruzko informazioa bilatu dute, testuak irakurriz, bideoak ikusiz, eta abar. Herritartasuna eta Gizarte irakasgaietan landutakoa abiapuntua izanik, ezagutza orokorrak aktibatu, eta horrela, gainerako arloetan gaia sakonago garatzeko aukera izan dute, hobeki ulertuz sahararren eta migratzaileen egoera. Proiektu hau gorpuztu da eta 2. Batxilergoko ikasleek bi jarduera eginez parte hartzen dute. Saharako kondairak jasotzen dituen ipuin ilustratua egiten da. Ipuin hau Saharan (Centro de recurso pedagogicos Aminatu Haidar) inprimatzen da.

Proiektuak bi zeregin nagusi ditu: lehen eta bigarren ebaluazioan sahararren egoera ezagutarazi da, Mintegien artean koordinatuta. Ondoren, hirugarren ebaluazioan, Aste Kultural bat antolatu da; bertan hainbat jarduera eginen dira hezkuntza komunitate osoari (gainerako ikasleak, irakasleak, senideak, etab.) Iturrama BHI Solidarioa Proiektuarekin lotuta dagoen guztia erakusteko. Aste Kulturalean zehar ikastetxea migratzaileen eta Saharako giroan murgilduko da, toki ezberdinetako musika jarriko da, bertan egondako jendearekin eta bertakoekin jolasak eta hitzaldiak izanen dira, Kros solidarioa eginen da etab.