Iturrama BHI Solidarioak gizartean garrantzia duen proiektua izan nahi du, hori dela eta, eskolan landu dena hezkuntza komunitate osoari ezagutarazi nahi zaio. Horretarako, bigarren ebaluazioaren bukaeran Aste Kultural bat antolatuko da, gelan ikasitakoa erakusteko. Aste kultural hau martxoaren 26, 27 eta 28an ospatuko dugu.