IRURITAKO TAILERRAK
IRURITAKO TAILERRAK
Arrazoi demografiko, kultural eta sozio-ekonomikoak zirela medio 90. hamarkada bukaeran, landa eremuan kokaturik dauden eskola hauetako irakasleak, momentuko beharrak asebetetzeko elkartzen hasi ziren. Laster eskolen arteko tailerrak sortu ziren, hasmentakoa Baztangoizakoa izan zen eta ondotik Basaburua eta Erbereakoak etorri ziren. Honela poliki-poliki koordinazio proiektu komun bati hasiera eman zitzaion.
Urte guttira, asteazkenetako Elizondoko tailerrak sortu ziren (gaur egun Iruritako eskolan egiten direnak) non, ikasleak adinaren araberako taldeetan ingelesa, musika eta gorputz hezkuntza ikasgaiak lantzen zituzten. Tailer hauen xede nagusia honako hau zen: herrietako haurren arteko harremana bultzatzea, talde handian eta bere adinekoekin lan egiten ikastea eta eremu fisiko handiagoak ezagutzea. Izan ere gure herrietako eskoletako ezaugarriak kontutan hartuta eta bigarren hezkuntzari begira premiazkoa zela tailer hauen sorrera pentsatu zen.
Iragan diren urte guzti hauetan tailerren garrantzia eta beharra ez dela aldatu erran genezake eta are gehiago proiektu komun hau sendotu eta erabat finkatu dela ere gure komunitatean azpimarratuko genuke.
Hala ere, departamentuak Erreboteko eskolarekiko (tailerrak egiten diren eskola) duen jarrerak ez du lagundu eraikinaren horniduran. Baliabide teknologi arras eskasak eta zaharkituak ditugu egun eskola honetan, honek ikasleen gaitasun digitalean ez ezik, hauen ekintzailetasun, sormen eta emozioetan ere eragiten duelarik.
Horregatik guztiagatik, eta gure koordinaketa, elkarbizitza eta ahalmenetan sinisten dugulako azken urte hauetan berrikuntza proiektuekin eta eskolek egin duten esfortzuarekin tailerrei eta Erreboteko eskolari merezi duten garrantzia ematen saiatzen ari gara.