IOO%2030


Garapenerako Hezkuntza

Herritartasun globalaren elkartasun jarrerak bultzatzeko eta gizartearen konpromisoa sustatzeko, garapenerako hezkuntza funtsezkoa dela uste dugu. Irakaslea baldin bazara eta gaztedi informatua, parte hartzailea eta pobrezia eta bazterkeriaren aurkako borrokan kontzientziatuagoa hezi nahi baduzu, hemen zure ikasgelaren egunerokoan garapenerako hezkuntza lantzen lagunduko dizkizuten edukiak aurkituko dituzu. Hauek guztiak, ikasgelan garatu edo eraldatu dituzte gure ikasleek, Elkartasunaren Aldeko Eskolen proiektuaren barne.

Ikasturtetik ikasturera, garapenerako hezkuntza ikastetxean gero eta nabarmenagoa izatea nahi dugu. Webgune hau proiektu irekia da eta horregatik zure ikasleekin sortzen dituzun materialak, hemen publikatzera animatzen zaituztegu, gure komunitatea eta baliabideak gero eta aberatsagoa izan ditzatzen. Hemen aurlituko dituzun material askok ikasgelarako jarduerak ere planteatzen dituzte, ikasleek berak diseinatutakoak. Gaztelaniaz, euskaraz nahiz ingelesez, mota askotako edukiak (ipuinak, abestiak, dokumentalak, irratsaioak, informeak, muralak, marrazkiak e,a.) formato anitzetan (audioak, bideoak eta aurkezpenak) eta munduko herrialde guztietatakoak aurkituko dituzu.

Web orrialde hau ikasgelan erabiltzen hasteko, GIH erlojuaren dinamika erabiltzea komenigarria da. Horretarako behean duzun txantiloia deskargatu, inprimatu eta ondoan dago aurkezpen bideoa ikustea, besterik ez duzu.


GIH.mp4

Web gunearen aurkezpen bideoa


GHI ERLOJUA.pdf

GHI Erlojua

Txantiloia deskargatzeko