Objetivos de Desarrollo Sostenible 2030

Zer dira Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GKE)?

Garapen Iraunkorrari buruzko 2015eko Mundu Gailurrean, NBEko Estatu Kideek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten, pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko xedez. 17 helburu eta 169 xede ditu, baita aitorpen politiko bat ere.

2016-2030 aldirako, nazioarteko garapen-agenda nagusia da, eta erreleboa hartu die 2000. urteaz geroztik indarrean ziren Milurteko 18 Garapen Helburuei. Gainera, unibertsala da eta, horregatik, herrialde guztietan aplika daiteke, “garatuak” deiturikoak barne. Garapen Iraunkorreko 17 Helburuek pobrezia desagerrarazteko, eta desberdintasunak eta urrakortasunak murrizteko mundu-mailako tresna izan nahi dute, giza garapen iraunkorraren paradigmapean. Horregatik, iraunkortasunaren aldagaia txertatu du giza garapenean.

http://www.unescoetxea.org/base/lan-arloak.php?id_atala=16&id_azpiatala=13155&hizk=eu

Jarraian informazio zalbaltzeko webguneak eskeiniko dizkizuegu eta ikasgelan Garapen Iraunkorrerako Helburuen gainean lan egiteko baliabideak ere bai.

Egin klik ondoko sakagailuetan:

Unescoetxearen, GKEren azalpen bideoa, ikasgelan erabiltzeko

Unitate-didaktikoa-GHI-intro.pdf

Garapen Iraunkorrerako Helburuak ikasgelan, Unitate Didaktikoen sarrera.

Eskuratu Hemen