GAU BELTZA

ZIRIA EDO SARIA? (TRUCO O TRATO)

Zer izan zen lehenago, Haloween ala kalabaza?

Adin batetik gorakook Ameriketako Estatu Batuetatik zetozen filma eta serieen bitartez ezagutu genuen Halloween. Azkeneko dozena bat urtean, berriz, Euskal Herrian ere lekua egin du jatorri zelta duen ospakizun horrek. Ikusentzunezkoen eta marka handien publizitatearen bitartez, Halloween-en ezaugarri den kalabaza argitua gure iruditerian txertatu da. Edo, beharbada, ez gara interpretazio zuena egiten ari eta kalabaza eta hilen egunaren bezperako ospakizun hau beti egon izan da gure artean? Alegia, zer izan zen lehenago, Halloween ala kalabaza?

Itzalitako Kalabazaren berpiztea

Josu Ozaita eta Jaime Altuna antropologoek Itzalitako kalabazen berpiztea: Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa  liburua argitaratu zuten 2018an. Topaguneak Gau Beltza dela-eta sortutako dokumentalean ematen dute Gau Beltzak Euskal Herrian dituen erroen berri.

https://youtu.be/2g2jer5yPLU

Galdetu gure nagusiei

Beraz, ez dugu denboran oso atzera joan beharrik Arimen Gauarekin edo Gau Beltzarekin topo egiteko geure herrian bertan. Arestian aipatutako Topagunearen webgunean Euskal Herriko hainbat herritako pertsona nagusik euren umezaroan Gau Beltza zelan bizi zuten eta egiten zituzten bihurrikerien berri ematen dute. Zergatik ez diegu geuk ere gure inguruko nagusiei galdetzen? Antzeko ohiturak errepikatzen ote dira Euskal Herrian eta gure nagusien jatorrizko beste herrialde batzuetan?… Ariketa polita izan daiteke asteburu honetan familian egiteko.

Azkeneko urteotan hainbat herritan ospakizunak ugaritu direla jakitun, Topaguneak aipatutako Gau Beltza.eus webgunea sortu du, berrian berri ekin beharrik barik, Gau Beltza antolatu gura duenak helduleku bat izan dezan. Bertan, aipatutako dokumentalaz gainera, Gau Beltza girotzen laguntzeko hainbat informazio biltzen ditu. Besteak beste, Kalabaza Tailerra eta Makilaje Tailerra

Tradizioak jendartearekin batera aldatzen dira

Bistan denez, ez da aurtengoa herri mailan edo lagunarte handietan ospatzeko Gau Beltza. Hala ere, inoiz ez da berandu gure aurrekoen ohiturez eta ospakizunen berri jakiteko. Ohiturak eta tradizioak dinamikoak dira, eta eraldatu egiten dira denborarekin, jendartea legez. Ez dira batzuk besteak baino hobeak, baina ez dadila bat eta bakarra gailendu begietatik sartzen digutelako aldioro.

Info+:

Berria: Josu Ozaitari elkarrizketa. “Tradizio bizia eta aldakorra da Gua Beltza ospakizuna”

Txalaparta: “Gau Beltza” Josu Ozaita eta Joseba Larratxe( gazte literatura).

UEU: “Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa” liburua erosteko.

Gau Beltza.eus

¿Qué fue primero, Haloween o la calabaza?

Los mayores de cierta edad conocimos Halloween a través de películas y series procedentes de Estados Unidos. En esta última década, esta celebración de origen celta está cada vez más presente en Euskal Herria. A través de la publicidad audiovisual y de grandes marcas, la calabaza iluminada que caracteriza a Halloween se ha incorporado a nuestro imaginario. ¿O, acaso, no lo estamos interpretando bien y esta celebración de la víspera del día de los/as difuntos/as  y la calabaza han estado siempre entre nosotros/as? Es decir, ¿qué fue primero, Halloween o la calabaza?

Itzalitako Kalabazaren berpiztea

Los antropólogos Josu Ozaita y Jaime Altuna publicaron en 2018 un libro titulado Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa (La resurrección de las calabazas apagadas: la noche de las almas, la investigación etnográfica de las celebraciones infantiles de Halloween y la Noche Negra ). Topagunea ha realizado un documental con motivo de la Noche Negra para dar a conocer esta celebración y ver cómo se ha adecuado a los tiempos actuales.

¿Por qué no les pregntamos a nuestros/as mayores?

Parece no tenemos que ir muy atrás en el tiempo para encontrarnos con la Noche de las almas o la Noche Negra en nuestro propio pueblo. En la página web de Gau Beltza, podemos encontrar testimonios de personas mayores de varios pueblos de Euskal Herria donde nos narra las travesuras que llevaban a cabo durante la Noche Negra en su niñez. ¿Por qué no preguntamos nosotros/as también a los/as mayores de nuestro entorno? ¿Recuerdan algún tipo de tradición parecida allí donde vivieron su infancia? Puede ser una bonita tarea para este fin de semana recoger sus testimonios.

Sabedores/as de que en los últimos años se han multiplicado las celebraciones de la Noche Negra en diferentes localidades, Topagunea ha creado la citada página web Gau Beltza. En ella, además del documental, se recogen diversas informaciones para ayudar a ambientar la Noche Negra, tales como:  el Taller de la Calabaza y el Taller de Maquillaje

Las tradiciones cambian con la sociedad

Evidentemente, no es este el año para celebrar la Noche Negra en grandes grupos. Sin embargo, nunca es tarde para saber de las costumbres y celebraciones de nuestros ancestros. Las costumbres y tradiciones son dinámicas y se transforman con el tiempo, como la misma sociedad. No son unas mejores que otras, pero que no prevalezca una única porque nos lo meten por los ojos cada día.

 Info+:

Diario Vasco: entrevista a Josu Ozaita y Jaime Altuna. «Las calabazas vuelven a iluminarse».

UEU: «Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa» liburua erosteko.

Txalaparta: «Gau Beltza» Josu Ozaita eta Joseba Larratxe (literatura juvenil).

Gau Beltza.eus


ABESTIAK

ANIMEN GAUA - PIRRITX ETA PORROTX

GAU BELTZA - XABIER TERREROS

GAU BELTZA - LOA ETA LAIA

ARIMEN GAUA - 

ANIMEN GAUA - PIRRITX ETA PORROTX

IPUINAK

TAILERRAK

BELDURRA / Miedo

AMETSGAIZTOAK - ENE KANTAK - ABESTIA

DANTZAN