JOLASAK / JUEGOS

Oihana bazterretik kukua kantari

eta beste batetik hontzak erantzun dit

Jateko prest!


Haur batek otsoarena eginen du. Gainontzeko haurrak borobilean eserita abesten hasiko dira.

Otsoa prest dagoenean lagun bat harrapatuko du; honek otsoaren papera beteko du.

Abestia eta jokoa berriz hasiko ditugu.

TXIKLEA

1. Jokalari bat TXIKLEA izango da, eta beste guztiak harrapatu beharko ditu. Horretarako, jolas eremu bat zehaztuko da: eremu horren alde batean TXIKLEA kokatuko da eta beste aldean beste jolaskide guztiak. Horiek, TXIKLEA aurrera mugitzen hasten denean, beste muturrera iritsi behar dute.

2. Bide horretan TXIKLEAK norbait ukitzen badu, txikle bihurtuko da. Ukituak eskua eman eta biak beste norbait ikutzera abiatuko dira. 

3. Txiklea direnak aske dauden jokalariak ukitzen saiatu beharko dute denak txikle bihurtu arte.



ALA KINKIRRINERA

KORROAN JOLASTEKO

Ala kinkirrinera,

ala xamurrera

“Maren” plaza berriko,

gira hadi beste aldera!!