AGATE DEUNA BEZPERA
SANTA AGEDA
Zorion etxe hontako denoi oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz ezta ere oinetakoz,
bainan eztarriz sano gabiltza ta kanta nahi dugu gogoz.
Santa Ageda bezpera dugu Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu dugu gure bideko laguna,
haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna.
Amaiurreko neska-mutilek Gaur lau haizetara kantun,
Santa Ageda bezpera egun hontan maisu-maestrak lagun.
Gure ahotsak denak batera makilekin ttakun-ttakun,
bukaera noiz iritsiko irrikaz denok oihu egin dezagun.
EGUN DA SANTIMAMIÑA
Egun da Santi Mamiña benetan egun samina goiko zeruak gorde dezala luzaro neure arima.
Itsasaldian izarra
hari begira lizarra
euskara salbo ikusi arte ez dut kenduko bizarra.
Egun da Santi Mamiña benetan egun samina goiko zeruak gorde dezala luzaro neure arima.
Oles oles (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)
Oles oles lurra esna zaitez
oles oles lurra esna zaitez (bis)
Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
kantuan hasi dira birigarroak eta zozoak (bis)
Oles oles lurra esna zaitez
oles oles lurra esna zaitez (bis)
Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
dantzari hasi dira azeriak eta otsoak (bis)
Oles oles lurra esna zaitez
oles oles lurra esna zaitez (bis)
Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
berriro entzun dezan taupadaka mundu osoan (bis)
Oles oles lurra esna zaitez
oles oles lurra esna zaitez (bis)
IKUSI MENDIZALEAK
Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igo behar dugu.
Ez nekeak, ez da bide txarra;
gora, gora, neska-mutilak, a, a, a,
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.
Hemen mendi tontorrean,
euskal lurren artean,
begiak zabaldurik,
bihotza erreta.
Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskal Herria, a, a, a,
Gu euskaldunal gara,
Euskal Herrikoak.
Gu euskaldunal gara,
Euskal Herrikoak.