Tutoretzetan, ikastetxeko zuzendaritzan edo kontsultak artatuko dituen beste edozein zerbitzutan (orientazioa, IKT…) sarritan bilerak egiteko denbora tarteak eskaini behar izaten dira eta pertsona desberdinekin adostu behar izaten da noiz batzartu. Tresna honek bilera hori egiteko zein tarte dauden zehazteko aukera ematen du eta interesdunek hobekien datorkiena aukeratu ahal izango dute.
Hitzordua erreserbatzean Google Meet gela bat sortzen du, bai tutoreak, bai ikasleak/gurasoek... ikusiko dutena.
Hitzorduetarako espazioak agendatu ondoren, interesdunei jakinarazpen bat bidaltzen zaie edo site batean argitaratzen da… Hitzordurako behar den lekua erreserbatzeko unea iritsi da.
Hitzordua erresebatzean, hitzordu bakoitzari automatikoki eransten zaio Google Meet gela bat.