Irakasleen, ikasleen... arteko komunikazioa arina izan dadin, bai zereginetarako eta koordinaziorako, bai partekatutako kafeekin eta ikastetxeko beste jarduera batzuekin jarraitzeko aukera emango duen harreman informaletarako.
Honetarako Hangouts Chat.
Talde osoarekin denbora errealean saio bat egiteko, bideokonferentzia da tresna egokia. Norberaren pantaila erakuts daiteke aurkezpenekin edo behar denarekin, zalantzak argitzeaz gain... Beharrezkotzat jotzen bada, saioa graba daiteke eta ondoren taldearekin partekatu.
Honetarako Google Meet.
Argitzea eskatu den zalantzak ebaztea banakako saioetan edo talde txikitan egin daitezke, interes hori partekatzen duten pertsonekin. Horretarako ordu-tarte bat eskain daiteke, bideokonferentzia bidez egiteko, edo beharra sortu ahala egin berehalako mezularitza bidez.
Zalantzetarako ordu-tarte bat eskaintzeko, Google Calendarek tutoretza atalean aurkituko duzun tresna interesgarria eskaintzen du.
Bideokonferentzietarako Google Meet.
berehalako mezuetarako Hangouts Chat.
Irakasle-taldeetan edo/eta ikasle-taldeetan egiten dugu lan. Egin behar den gauzetako bat zereginak banatzea eta taldekideei banatzea izaten da..
Horretarako Google dokumentuetan, kalkulu orrietan eta aurkezpenetan dagoen zereginak esleitu aukera dugu.
Egungo egoeran on-line ikaskuntza-irakaskuntza prozesua kudeatzeak tutoretza saioak egitea eskatzen du ikasle eta familiekin (adin txikikoen kasuan). Horretarako, denbora-tarteak eskaini behar dira eta artatu behar diren pertsonen artean banatu.
Ordu-tarte bat eskaintzea, Googleren Calendaren espazio bat erreserbatu ahal izateko.
Google Meet bideokonferentzietarako (Googleren Calendaretik sortutako geletan, hemen erakusten den bezala).
Baina guztia ez da lana, garrantzitsua da sozializatzea eta harremana mantentzea aldi horretan zehar, kafea hartzeko bada ere bakoitzak bere etxetik, baina lagun arteko giroan eta berriketaldi bat eginez. Edo Gym-saio partekatu bat egiteko ere izan daiteke.
Horretarako, bideokonferentzia moduan Google Meet-en bidez.
edo Hangouts Chat-en beherako mezularitzaren bidez.
Aurkezpenez gain, batzuetan behar da espazio bat marrazteko, eskema bat egiteko, irudi batzuk erakusteko eta erlazionatzeko... denbora errealean azalpen bat emateko.
Horretarako partekatutako arbelak.
Kartel bat egin nahi baduzu, marrazki bat testu batean edo aurkezpen batean Google Marrazkiak eta Google Aurkezpenak eskaitzen dituzten erremintak erabil ditzakezu. Bi aplikazioetan berdin funtzionatzen dute eta nahiz eta site honetan dagoen aplikazioan Marrazkiekin egina izan bietarako balio du.
Horretarako Marrazkien erremintak tutoriala duzu.
Egun hauetarako propio prestatutako baliabideak edota portalak:
Ministerio de Educación y FP: Aprendo en casa portal berria eskaitzen du irakasle eta familientzat. Hezkuntza maila guztietarako baliabideak eskaintzen ditu.
INTEF: Recursos de aprendizaje en línea.
Europar Batasuna (ingelesez): Coronavirus: online learning resources.
Google: Enseña desde casa webgunea sortu du.