G Suite Hezkuntzako Google Meet aplikazioak bideokonferentziak egiteko bidea irekitzen du:
Bilerak eta lankidetza era telematikoan.
Tutoritza saioak.
Aurkezpenak denbora errealean.
Saioen grabazioa.
Bideoak grabatu aurkezpenak edo tutorialak egiteko.
Erabilgarria ordenagailutik zein sakeleko gailuetatik.
Txat sistema propioa.
Jarraian eskaintzen den gidaz gain Google-k berea eskaintzen du.
Behin bideo konferentzia hassita badira zenbait erreminta erabil daitezkenak:
Paantaila edo lehio bat partekatu
Bilera sortzaileak graba dezake saioa.
Gonbidaturik gabeko gela bat sortu eta grabatu aurkezpen bat ondoren partekatzeko.
Bideo honetan argibide gehiago ematen da.
Jamboard gutxi ezaguna den G Suite Hezkuntzako aplikazio bat da, Google-n arbela elektronikoari lotua. Bideokonferentzia batean erabili daiteke elkarlanerako edo besterik gabe ideiak irudikatzeko bilera aurrera doan neurrian.
Komeni da aurikularrak erabiltzea eta hizketan ez dagoenak mikrofonoa isilduta edukitzea. Honela, bidekonferentziaren esprientzia hobea izan daiteke.
Batzuetan, hizketan ari den pertsonaren bideoa hobe joateko besteek kamera itzaltzea ez da ideia txarra.