Hitz gutxitan eta mundu errealeko antzeko zerbait bilatuz, post-iten moduko oharrak jar daitezkeen kortxoa edo taula dela esan dezakegu. Duen desberdintasun bakarra zera da, oharrak jartze hori lantalde batekin partekatutako taula birtual batean egin daitekeela.
Orri batean testuak, URLak, irudiak, bideoak… egon daitezke
Argitalpenak mugi daitezke haien joeren, interesen, proposamenen… arabera multzokatzeko.
Hala nahi izanez gero, aukera eman daiteke parte hartzaileek beren taldekideen argitalpenei proposamenekin, ideia berriekin…iruzkinak egin ahal izan dakizkiekeen, haiei buruzko elkarrizketak sortzeko aukera emanez.
Nahieran, modu sekuentzialean edo sareta batean oinarrituta antola daitezke.
Ikasketa portfolioak (banakakoak edo/eta taldekakoak), kronogramak, atazen zerrendak, iruzkinen bildumak, inspirazioaren taula, lankidetza-oharrak...
Ikasgelan eman dakiokeen erabilerari buruzko ideien Padleta.
Nabigatzailean erabiltzeko aukeraz gain, badaude Androiderako eta iPhonerako aplikazioak ere.
Padlet is the easiest way to create and collaborate in the world