AZKEN BERRIAK / ÚLTIMAS NOTICIAS
2025-2026 IKASTURTEAREN HASIERA
Aurkezpen eguna irailaren 5ean izango da
El día de presentación será el 5 de septiembre
Obrak direla eta / por obras en la ikastola:
Idazkaritzako ordutegia uztailaren 7tik 11ra / Horario de secretaría del 7 al 11 de julio: 09:30-13:30h
2025-26ikasturterako ikastola egutegia
HH-LH DBH
Asteburuan indarkeria bikarioaren biktima izan den adingabe baten hilketa gaitzesteko patiora irten gara.
Elhuyar zientzia azokan parte hartu dute DBH 3ko gure ikasleek eta Daphniekin egindako ikerketa zientifikoa aurkeztu dute.
🎉 Zorionak! Deustuko Ikastolako hiru ikasleek sariak jaso dituzte Bilboko Mikoleta ipuin lehiaketan. Lehiaketa hau Bilboko Udalak urtero antolatzen du, haur eta gazteen artean euskarazko sormena eta irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin. Gure ikasleen sormen lanek epaimahaiaren aintzatespena jaso dute, eta benetan harro gaude haien lanagatik. Zorionak irabazleei eta parte-hartzaile guztiei!
Asteon, Euskaraldiarekin bat egin eta hainbat jarduera bideratu ditugu: berbakakao atsedenaldian, flashmovea, kartel lehiaketa,...
Bilboko Udaleko Hezkuntza Sailak Deustuko ikastolako familiak eta irakasleak tailer batera gonbidatu ditu, eskolako jolastokia birpentsatzeko.
Aste honetan Maiatzak 21 irakasle eta ikasleentzako eta 22an, familientzako.
Tailerra DEUSTU HLHI ETA DEUSTUKO IKASTOLA IKASTEGIETAKO JOLASTOKIAK NATURALIZATZEKO JARDUERAK DISEINATZEKO prozesuaren parte da, patio inklusibo, berde, ireki eta jolas- eta hezkuntza-arlokoen kontzeptuarekin bat etorriz.
DBH2kk Kututra zientifikoko ikasleak EHUra hurbildu dira kristalizazio txapelketan parte hartzera.
2025/05/19 Jakiunde, zientzia, arte eta letren akademia
Gure ikasle diren Ibon Aranak, Anton Caviak, Victor Molinak eta Aila Rodriguezek jaso dute jakinmina ziurtagiria. Zorionak!
DBH 3Bko ikasleak parte hartu zuten Begira elkarteak sortutako ekintzan.
Lova Loisekin batera rap bat sortu ondoren ikusgai daukazuen lan polita sortu zuten.
Disfrutatu!
1-2-3 DBHko ikasle batzuk, Nafarroan dagoen "Los Arcos" zirkuito profesionalera joan gara gure F24ko kotxe elektrikoarekin (Gogomobila).
Bertan, beste eskola batzuekin batera, Green Power Iberiak antolatutako lasterketa batean parte hartu egin dugu. Goiz interesgarria pasatu genuen gure esperientzia beste taldeekin partekatuz eta Formula 1eko piloto baten larruan jarriz.
Ez genuen lasterketa irabazi, baina talde sentimendua sustatzeagatik sari bat eman ziguten!!
Aste honetan, Guraso Elkarteak antolatutako ekintzetan parte harte dugu Deustuko Ikastolako ikasleek! Beste tailer batzuen artean, Rap abeslaria den Labasurekin elkartu gara; Imanol Etxebarriaren eskutik literatura tailer bat egin dugu; auzoan daukagun "I feel nut" joskintza tailerra eta Arraun Elkartea ere bisitatu ditugu; Iker Irribarriak eta Xabier Madariagaren hitzaldietan parte hartu dugu eta Maite Sarasolarekin bertso saioak pozarren entzun ditugu.
Bestalde, DBHko ikasleek LHko ikasleentzako AZOKA egin dugu eta horretan martxan ditugun proiektuak erakutsi dizkiegu
Gaur Normandiako 50 ikaslerekin egoteko aukera izan dute Ikastolako DBHko zenbait ikaslek. Elkar ezagutzeko dinamikak, herri kirolak eta euskal dantzak praktokara eraman dituzte.
Primeran pasa dute!
Lundi, nous avons retrouvé des élèves de Normandie. C'était génial d'être avec eux.
Merci! A bientot!
Datorren larunbatean, martxoak 15, San Mamesen izango dan lasterketan hartuko dugu parte. Zatoz goiza ederra pasatzera eta ikastolako Gogomobila eta haren gidariak animatzera!!!
Este sábado, 15 de Marzo, se va a celebrar en San Mames la competición de Fórmula 24 en la quevamos a tomarparte con nuestro coche eléctrico GOGOMOBILA. ¡Animad a vuestros hijos e hijas y animaros vosotros también a formar parte de esta experiencia!
Gure Ikaslea den Enara Egaña Saritua Deustuko Inauterietako Marrazki Lehiaketan!
Pozik eta harro gaude gure 6. mailako Enara Egañak Deustuko Inauterietako Marrazki Lehiaketan saria jaso duelako. Lehiaketa honetan, parte-hartzaileek Euskal mitologiari inguruko marrazki original eta sortzaileak aurkeztu behar zituzten, eta gure ikasleak epaimahaia liluratzea lortu du bere lan bikainarekin. Gure ikaslearen irudimenak, sormenak eta marrazteko gaitasunak nabarmendu egin dira, eta horrek merezitako aitortza ekarri dio.
Eskolatik zorion beroenak eman nahi dizkiogu, eta etorkizunean ere artearen bidean jarraitzera animatu. Zorionak eta segi horrela!
Eskerrik asko gure ikasle guztiei parte hartzeagatik!
FIRST LEGO LEAGUE EUSKADIREN XVI. EDIZIOA
Aurten lehen aldiz Euskadi mailan parte hartu dugu First Lego Leaguen sumerged. DBH 3ko kultura zientifikoko ikasle eta irakasleak larunbatean ere prest egon dira Deustuko unibertsitatean egin den txapelketan parte hartzeko. 170 ikaslek defendatu ditzute beren proiektuak nazioarteko hezkuntza-proiektu honetan.
SARI-JASOTZEA
Ekinaren astean Aztertuz programan aurkeztutako ekintzetan (txontxongilo, antzerki, ibai garbiketa, artelanak, ordenagailuko jolasak,...) saria lortu dute gure DBHko ikasleak. Zorionak egindako elkar lanagatik!!!
Joan den ostiralean, otsailak 21, Deustuko auzoko ohiturei jarraituz, inauteriak ospatu genituen. Ikasleak dantzan izan genituen eta itzelezko ikuskizunak prestatu zituzten. Epaimahai profesionalak, mozorroak, koreografiak eta talde lana baloratu zuten.
Hemen duzue DEUSTOMATEAK Deustuko Ikastolako podcast Hedatze tailerraren 1.saioa.
Gaurkoan hainbat atal izan ditugu:
- Elkarrizketa: JULEN
- "Astean ikasitakoa": MOMIFIKAZIOA
- Telefono txantxa: DEUSTUKO LIBURUTEGIA
- Kultur gomendioa: DUPLA
Txisteak, txismeak... eta askoz gehiago!
Gurekin harremanetan jartzeko, proposamenak botatzeko edota parte-hartzeko, idatzi mezu bat irratia@deustukoikastola.net helbide elektronikora.
Gozatu!
MATRIKULA EPEA: Otsailaren 3tik 14ra / PLAZO DE MATRÍCULA: Del 3 al 14 de febrero
AURREMATRIKULARAKO HITZORDUA ESKATU - PEDIR CITA PREVIA PARA PREMATRÍCULA: 944280126
Hezkuntza sailaren webgunea / Página web del Departamento de Educación de Educación
MATRIKULA: ATE IREKIAK:
Zatoz Deustuko ikastolak egiten duen aurkezpenera
HH eta LH urtarrilaren 27an, 17:00etan
DBH urtarrilaren 29an, 17:00etan
MATRICULA: JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS para nuevas matrículas:
Educación infantil y Primaria - 27 de enero a las 17:00
ESO - 29 de enero a las 17:00
Bi gau eta hiru egun eman dituzte gure ikasleak La Arboledako giro osasuntsuan. Talde jolasak, gezi jaurtiketa, eskalada eta bestelako jarduera interesgarriak egin zituzten.
Herriak herria laguntzen du!!!
Ikastolak sukaldea berriztuko duenez eta aurrekoa Guraso Elkartearena zenez, haren ekimena izan da Valentziara erabilgarri dagoen tresneria eramatea.
3 minutuko bideotxoan laburtu dute egindako lan erraldoia.
El pueblo ayuda al pueblo!!!
Como la ikastola va a renovar la cocina y la anterior era de la AMPA, han decidido llevar a Valencia el menaje disponible.
En un video de 3 minutos veréis resumido el enorme trabajo realizado.
Zeinek dio ezinezkoa dela? Joan den ikasturtean Deustuko Ikastolako 3 ikasle izan dira ohore hori lortu dutenak.
Beka horiek eskuratzeko, ikasleak Bilbon erroldatuta, DBHko 4. mailan ikasten egon eta bikain atera behar dute. Hautaketa egiteko, 5 ariketa egiten zaizkie beste hainbeste arlotan (erdal hizkuntza eta literatura, euskara, atzerriko hizkuntza, matematikak, eta geografia eta historia). Azterketa horietan, ikasleek dakitena erakusten dute, baita euren jakintza nola erabiltzen duten ere.
Sari banaketa hil honetako 16an izango da Bilboko Udalean arratsaldeko 18:00etan.
ZORIONAK!!!!
Beca Doña Casilda Iturrizar – Viuda Epaltza para Alumnos Sobresalientes 2024
¿Quién dice que no es posible? El pasado curso han sido 3 alumnos/as de la Ikastola de Deusto los que han conseguido este honor.
Para acceder a estas becas, el alumnado debe estar empadronado en Bilbao, estudiar 4º de ESO y obtener una media de sobresaliente. Para realizar dicha selección se realizan 5 ejercicios en otras tantas áreas (lengua castellana y literatura, euskera, lengua extranjera, matemáticas, geografía e historia). En esos exámenes, los alumnos/as muestran lo que saben y cómo utilizan su saber.
La entrega de premios tendrá lugar el 16 de este mes en el Ayuntamiento de Bilbao a las 18:00 de la tarde.
ZORIONAK!!!!
Eguberriko jai hauetan , Gabonetako gure desiorik zintzoenak eman nahi dizkizuegu. Oparirik onena bizitza osoan ikasten jarraitzea da. Zorionak eta Urte Berri On!!!!
Gaurko egunean DBHko ikasleak "Ai ze polita dan gure Bizkaia" ezagutzeko txangoak egin dituzte:
DBH1 Santurtzi: Bisita gidatua
DBH2 Durango: pista jokoa
DBH3 Balmaseda: Historiaren museoa
DBH4 Gernika: Bake museoa eta bunkerra
Eusko Jaurlaritzak lagunduta Ikaslab 100 metro karratuko gela sortu dugu. Hornitzeko material berezia jaso dugu: bertikar erabil daitezkeen arbel-mahaiak, taldeka modu anitzean lan egiteko mahai bereziak, arbel bihur daitekeen horma, Croma txokoa, irratia, grada,... Proiektu teknologikoetan lan egiteko gela berezia da Ikaslab. LH4tik gorako ikasleek erabil dezakete. Une honetan, DBHko TeknoDigiko ikasleak ari dira First Lego League lana aurrera ateratzen. Hizkuntzetako irakasleak ere irrikitan daude proiektuak aurrera atera eta irratia erabili ahal izateko...
Apoyados por el Gobierno Vasco hemos creado el aula Ikaslab de 100 metros cuadrados. Hemos recibido material especial para su suministro: mesas-pizarra que pueden utilizarse verticalmente, mesas especiales para trabajar de forma multigrupal, una pared-pizarra, un rincón Croma, radio, grada,... Ikaslab es un aula especial para trabajar en proyectos tecnológicos. Puede ser utilizado por el alumnado mayor de EP4. En este momento, se utiliza en la asignatura de TeknoDigi de ESO con el proyecto First Lego League. Ya estamos pensando cuándo utilizar la radio para crear podcasts...
Euskararen eguna
Abenduaren 3an, aurten ere Deustuko ikastolak Euskararen Eguna ospatu du. Ekintzaz beteriko eguna izan da: Argitxoren bisita, irrintzi txapelketa, kiroldegian emanaldia, txokolatea, jolasak, dantzak eta DBHko banda ere izan dugu....
El 3 de diciembre, un año más la ikastola de Deusto ha celebrado el Día del Euskera. Ha sido un día lleno de actividades: visita de Argitxo, campeonato de irrintzis, actuación en el polideportivo, chocolate, juegos, bailes y también hemos contado con la banda de la ESO...
Pasaden astean, Azaroak 26, Susanna Solerren (Montgrós institutuko zuzendari ohia) bisita izan genuen, "Eremuak lantzen" proiektuaren barruan.
Montgrós institutuan daramatzate ia 20 urte eremuka lan egiten, eta Susannak Eremuetan lan egiten duten DBH1 eta 2ko irakasleekin bildu zen, bere esperientzia partekatzeko eta haien zalantzak, beldurrak... asetzeko.
Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan zen gure irakasleentzat!
Gaur azaroak 25, emakumearen kontrako indarkeriari kontra egiteko eguna.
Zabaldu ditzagun ateak lelopean, umeek giltzak prestatu, taldean abestu eta ume bakoitzak etxera eraman du giltz moreak ikastolatik kanpo dauden ateak ere irekitzeko.
Kontu kontari, ekin euskarari lelopean, Berbaizu elkarteak antolatu du marrazki lehiaketa. Horretan, gure ikasleak izan dira irabazle:
ALBA BENITO (DBH 2C). Deustualdeko irabazlea eta JUNE FERNANDEZ (DBH 1B): Ikastolako irabazlea
GOGOMOBILA
REINOSA URBAN RACE 2024/10/27
Atzo, urriak 27, Reinosako lasterketan hartu genuen parte DBH3ko ikasleekin. Oraingoan talde onenaren saria jaso dugu. Esperientzia polita!!!
Ayer, 27 de octubre, participamos en la carrera de Reinosa con alumnos de DBH3. Esta vez obtuvimos el premio al mejor equipo. ¡¡Buena experiencia!!!!
GAU BELTZA 2024/10/02
Urrian zehar Gau Beltza proiektua aurrera eramango dugu.
Soziolonguistika klusterra eta udaletxeko euskara teknikarien ekarpena da proiektu hau. Lehenengo aldiz egingo da aurten Deustuko ikastolan.
Helburua guraso gazteak euskarara eta euskal kulturara erakartzea da.
Hemendik antolatuko diren hitzaldi eta tailerretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
A lo largo del mes de octubre trabajaremos con el proyecto Gau Beltza que es
una aportación del cluster de socilonguística y de los técnicos de euskera del ayuntamiento. Se celebrará por primera vez este año en la ikastola de Deusto.
El objetivo es atraer a los padres jóvenes al euskera y a la cultura vasca.
Desde aquí os animamos a participar en las charlas y talleres que se van a organizar.
2024ko uztailaren 22an hasi eta irailaren 30ean amaituko da 2024-25 ikasturterako bekak eta laguntzak eskatzeko epea.
El plazo para solicitar las becas y ayudas al estudio para el curso académico 2024-2025 comenzará el 22 de julio y finalizará el 30 de septiembre de 2024
🏫 Iruña 2B – 48014 BILBAO 📞 Tfnoa: 944 280 126 📧 www.deustukoikastola.net
ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA: DBH 1 eta DBH 4ko ikasleak, aurten ere hartu dute parte "Nola goza dezakegu eguzkiaz modu osasuntsuan" proiektuarekin.
EA 30 eta EHU SARIA: Itsasoa Deustun hasten da izeneko proiektua landu eta modalitate artistikoan saria jaso dute gure gazteek. DBHko ikasleak HHkoak laguntzen ibili dira: txontxongilo, antzerki, erakusketa, enkartelada eta jolasak antolatuz.
BERTSO TOPAKETA: Ikastolako bertsolariek Campos Eliseosen hartu dute parte
Pasa den astean Karmele Gisasola harrijasotzailearen bisita izan genuen ikastolan. Ekintza bat garatu zuen Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleekin, diziplina horri buruzko gehiago ezagutzeko.
La semena contamos en la ikastola con la visita de la harrijasotzaile Karmele Gisasola. Desarrolló una actividad con el alumnado de quinto y sexto de primaria para conocer más sobre esa disciplina.
1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Orokorrak homosexualitatea buruko gaixotasuneko zerrendatik ezabatu zuen. Egun, maiatzaren 17an ospatzen da, aipatutako lorpena aitortzeko. Helburu orokorra da pertsona homosexual, bisexual eta transexualek sufritzen duten diskriminazioa salatzea.
Deustuko ikastolak eguna ospatzeko, LGTBIQ+ banderari leku bat eman diogu orain dela gutxi estreinatutako Tontxo zuhaitzean.
Adarretatik eskegita gure ikasleen desioak: Guztiok eskubide berdinak izan behar ditugu.
HEDATZE: Egunotan, DBHko ikasleek graffitero aditu baten eta Marrazketa irakaslearen laguntzaz, Gogomobila gordetzeko erabiltzen dugun garajeko horma marraztu dute.
Estos días, los alumnos/as de ESO han dibujado, con la ayuda de un experto graffitero y la profesora de Dibujo, la pared del garaje donde guardamos el Gogomóbil.
Sar zaitez ikastolan eta bila ezazu zoruan adierazitako marka Agenda 30ek agintzen dituen Garapen Jasangarrirako Helburuen irudia ondo ikusteko.
Entra en la ikastola y encuentra la marca en el suelo para poder ver la imagen de los Objetivos de Desarrollo Sostenible que marca Agenda 30.
Apirilaren 15etik 19ra Guraso Elkarteak antolatutako Aste Kuturalean ikastetxe osoak hartu du parte: Zinetxiki, euskal dantzak, Naroa Ogando, Manu Etxebarria, Idoia Carraminaña, Maite Sarasola, Iker Irribarria, Karmele Gisasola eta Aitzol Atutxa, Oihan Vega, EITBra bisita...
Gure ikasleak ere fin ibili dira: DBHko ikasle batzuk LHko umeentzako azoka prestatu dute: euskalglifikoa, bioaniztasuna, hondakinen jolasak,...
Del 15 al 19 de abril la Semana Cultural organizada por la AMPA ha contado con la participación de todo el centro: Zinetxiki, euskal dantzak, Naroa Ogando, Manu Etxebarria, Idoia Carraminaña, Maite Sarasola, Iker Irribarria, Karmele Gisasola y Aitzol Atutxa, Oihan Vega, visita a EITB...
Nuestros alumnos/as también han colaborado: alumnado de ESO ha preparado una feria para niños/as de primaria: euskalglifico, biodiversidad, juegos de residuos,...
Bueltan ditugu DBH2ko ikasleak. Zarautzen 3 egun eman dituzte: eguraldi eskasa baina gogoz betetako gazteek aurre egin diete gorabehera guztiei.
Ya han regresado los alumnos/as de 2º de ESO. Han pasado 3 días en Zarauz: Aunque no les ha acompañado el tiempo, han hecho frente a todas las incidencias.
Martxoaren 22an, Europar Idazleen Eguna ospatu dugu Deustuko ikastolan. Aurtengo gaia kultura zein hizkuntza ezberdinetako mitoekin eta leiendekin lotuta egon da. Horretarako, DBH 1eko ikasleek ipuin batzuk prestatu eta landu dituzte, 116. gelan egindako ekitaldi batean besteen aurrean irakurtzeko.
Hoy, 22 de marzo, hemos celebrado el Día de los Autores Europeos en Deustuko ikastola. Este año la temática se ha centrado en los mitos y leyendas de distintas lenguas y culturas. Para ello, el alumnado de DBH 1 ha preparado unos cuentos que se han leído en voz alta en el evento celebrado en el aula 116.
2024-03-21
Guraso Ekarteak kilometroa gurekin partekatu du.
HARRO Itziar Belasko eta Mikeldi Uribe-Etxebarria HERRItar euskaldunak.
Martxoak 20- Harro herri lelopean ikasleak martxan jarri ditugu Korrika txikian. Deustuko ikastolan hartu dugu lekukoa, Botika Zaharra Erriberatik Blas de Otero kalera joan eta Deusto HLHIkoei eman dugu lekukoa.
20 de marzo - Bajo el lema Harro herri hemos puesto a nuestro alumnado en marcha en la Korrika txiki. Hemos recogido el testigo en la ikastola de Deusto, pasado por la Ribera Botica Vieja hasta la calle Blas de Otero y entregado el testigo a CEIP Deusto.
IRRATSAIOA
Bilbo Hiriko Bioaniztasun erronkan parte hartu dute gure DBH1eko ikasleek. Datu asko bildu dituztenez, sarituak izan dira.
Saria bihar, martxoak 16, irratsaio batean parte hartzean datza. Horrela bada, Euskadi irratian entzungo dituzue 11.00etatik 11:30etara "Más que palabras " saioan, hain zuzen. Zorionak!
PROGRAMA DE RADIO
Nuestros alumnos de DBH1 han participado en el reto de la Biodiversidad en la Villa de Bilbao. y han sido premiados por ser el centro educativo en recopilar más datos.
El premio ganado consiste en participar en un programa de radio mañana, 16 de marzo. Así pues, los escucharéis en Euskadi Irratia de 11.00 a 11.30 horas en "Más que palabras". ¡Felicidades!
TURKIAKO IRAKASLEAK GURE IKASTOLAN BISITAN (MARTXOAK 11-15)
Aste honetan, Kocaelin (Turkia) kokatutako Avluburun School eskolako lau irakasle etorri dira gure ikastola.
Ekintza desberdinak garatu dituzte gure ikasleekin eta gure ikastolaren funtzionamendua ezagutu egin dute.
IZUGARRIZKO ESPERIENTZIA IZAN DA!!
Esta semana, desde el colegio Avluburun de Kocaelin (Turquía) nos han visitado cuatro docentes.
Han llevado a cabo actividades con los alumnos y alumnas y se han integrado en el conocimiento del funcionamiento del centro.
¡HA SIDO UNA EXPERIENCIA INCREIBLE PARA TODOS!
Berriro ere GOGOMOBILarekin lasterketan:
Joan den igandean San Mames inguruan ibili ginen gure kotxe elektrikoarekin lehian. 4. geratu ginen eta giro paregabeaz disfrutatu genuen, ikasle, irakasle eta guraso batzuek.
De nuevo con nuestro GOGOMOBIL participando en una carrera:
El pasado domingo recorrimos la zona de San Mamés compitiendo con nuestro coche eléctrico. Quedamos 4º y disfrutamos de un ambiente único.
Begira Elkartekoekin batera, DBHko hainbat ikaslek ZineLab proposamenean hartu zuten parte. Hemen daukazue animazio tailer horretan garatutako lana.
Junto a Begira Elkartea, varios alumnos de ESO participaron en la propuesta ZineLab. Aquí tenéis el trabajo desarrollado en ese taller de animación.
Gaur, otsailaren 5ean Santa Ageda gure ikasleek abestu dute. Ohitura lez, eskola orduetan, patiora atera gara eta ondoren lehenengo zikloko ikasleek auzoan abestu dute.
Hoy, 5 de febrero Como todos los años, la ikastola se ha unido a la tradición y ha celebrado el día de Santa Águeda cantando en el patio y luego los niños y niñas del primer ciclo en el barrio.
On-line: 2024ko otsailaren 7tik 23ra.
Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, 2024ko otsailaren 7tik 23ra (eskatu hitzordua: 94 4280126)
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN:
Admisión y matriculación para el Curso académico 2024-2025
Entrega de solicitudes y documentación acreditativa:
On-line: del 7 al 23 de febrero de 2024.
En el centro educativo solicitado en primer lugar: en horario de secretaría, del 7 al 23 de febrero de 2024 (solicitar cita: 94 4280126)
Gabon postala
GABON AURREKO JAIALDIA
Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorri dira gaur eta Haur Hezkuntzako geletatik pasatu dira bisita egiten eta opariak ematen.
DBHko ikasleak txokolatadaren ondoren, prestatu dituzten kanta eta dantzak ikustera eta abestera bildu ditugu.
2023/12/05
LH5eko Enara Egañak irabazi du Deustualdeko marrazki lehiaketa
2023/12/01
Euskararen eguna ospatzeko ekitaldi aurreratua.
2023/11/30
Bitartekaitza formakuntza bukatu dugu. Joan den astean LHko umeek lortu zuten ziurtagiria. Gaur, DBHkoek. Bilera pare bat gehiago eta abian jarriko dugu proiektua.
Hemos terminado la formación de la mediación. La semana pasada los chicos y chicas de E.P. obtuvieron el certificado. Hoy, los de la ESO. Un par de reuniones más y pondremos en marcha el proyecto
2023/11/25
Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna
Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra la Mujer
DEUSTUKO IKASTOLA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRA!
LA IKASTOLA DE DEUSTO EN CONTRA DE LA VIOLENCIA HACIA LAS MUJERES!
2023/11/19
Greenpower-Bridgestone Zirkuitua mugikortasun iraunkorra eta STEM trebetasunak sustatzeko helburua duen txapelketa da.
Gaur Galdakaon antolatutako lasterketan parte hartu dugu eta Deustuko ikastolak bi sari lortu ditu 24 Formulako modalitatean (11-16 urte): Hirugarren postua eta talde aurkezpen onenaren saria. Zorionak!
El Circuito Greenpower-Bridgestone es un campeonato con el objetivo de fomentar la movilidad sostenible y las habilidades STEM.
Hoy hemos participado en la carrera organizada en Galdakao y Deustuko ikastola ha conseguido dos premios en la modalidad de Fórmula 24 (11 a 16 años): Tercer puesto y premio a la mejor presentación de equipo. Zorionak!
B taldeko ikasleak jada Sukarrietan ditugu.
A eta C taldeak joan den astean egon ziren
Proiektua aste barruko 4 eguneko egonaldietan garatzen da, astelehenetik ostegunera. Astelehenetan goizeko 11:00etan iritsi dira eta Ingurumenaren aldeko sentsibilizazio, kontzientziazio, ezagutza, jarrera aldaketa eta bere aldeko ekimen indibidual eta sozialak garatzea dute helburu BBK Urdaibai zentroan. Ostegunean arratsaldeko 16:30etan irtengo da etxerako autobusa.
ESTANCIAS EN SUKARRIETA
(DBH 1)
Nuestros alumn@s de DBH 1B ya han llegado a Sukarrieta.
DBH 1A y C salieron el pasado lunes y volvieron el jueves a las 16:30.
Los objetivos de esta estancia son desarrollar la sensibilización, concienciación, conocimiento, cambio de actitud y acción individual y colectiva por el medio ambiente.