Hezkuntza eskaintza
Oferta educativa
HEZKUNTZA ESKAINTZA:
D ereduko ikastetxea
Haur Hezkuntza (2 urtetik aurrera)
Lehen Hezkuntza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
OFERTA EDUCATIVA:
Centro modelo D
Educación Infantil (a partir de 2 años)
Educación Primaria
Educación Secundaria Obligatoria
Deustuko Ikastola IPI bat da (Ikastetxe Publikoa Integrala). Horrek hezkuntzan beharrezkoak diren hiru etapa (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) batzen dituela adierazten du.
Hiru hezkuntza etapak batera izateak abantaila asko ditu: ikasleen eta familien ezagutza eta jarraipena 2 urteko gelan sartzen direnetik DBH 4 mailara arte luzatzen da. Horrek aukera ematen digu, ikasleen arteko elkartrukeak bideratzeko, irakasleen arteko etapen arteko koordinazioa mantentzeko eta nola ez, familiak erosoago senti daitezen ziurtatzeko; Hala ere, baditugu zailtasun batzuk: egutegiak eta etapen arteko ordutegiak bateratzeko orduan eta espazioak etapaka banatzeko orduan, besteak beste.
Deustuko Ikastolak bi lerro mantendu ditu HH eta LHko mailetan orain arte. DBHn ordea, hiru ditu.
Deustuko Ikastola euskalduna, demokratikoa, ingurunean errotua, hezkidetzarekin konprometitua, desberdintasunaren orekatzailea eta aniztasunaren integratzailea da.
Euskalduna
Euskararen eta Euskal Kulturaren transmisioa, garapena eta normalizazioazioarekin guztiz konprometituta gaude. Euskal Herriko izaera, nortasuna eta kultur berezitasunak bereziki zaindu eta bultzatuko dira Deustuko Ikastolan.
Hau guztia betetzeko ezinbesteko dugu:
Langile guztiak (irakasleak, atezainak, idazkariak, jantokiko langileak, autobuseko zaintzaileak, pertsonal laguntzaileak…) eta edozein ekintzetan ikasleekin harremana daukatenak euskaldunak izatea.
Ikastolan egiten diren ikasleekiko jarduera guztiak euskararaz bideratzea, bai eskolakoak, bai osagarriak baita eskolaz kanpoko ekintzak ere. (Gainontzeko hizkuntzetako irakasgaietan antolatutakoak izan ezik).
Ikastolan eskaintzen diren zerbitzuak (jantokia, haurtzaindegia) ere euskaraz bermatzea.
Euskararen normalizazioan aurreratzeko Deustuko Ikastolak hainbat ekintza bultzatzea:
Ikastola barruko kanpainak euskaraz ziurtatuz.
Barneko agiri guztiak euskara hutsez edo elebidunak eginez.
Ahal diren erakunde guztiekin euskara hutsezko harremanak lehenetsiz.
Demokratikoa
Deustuko Ikastolaren sorreratik estamentu guztien parte-hartzea oso garrantzitsua izan da, beraz, komunitate osoaren parte-hartzea eta elkarrekin lan egitea bultzatuko da, parekidetasuna eta guztion eskubideak bermatuz.
Ingurunean errotua
Deustu auzoan kokatzen da Ikastola, beraz, berton ditugu gure sustraiak eta eguneroko erreferentziak. Deustuko ohiturak, tradizioak eta kezkak kontuan hartuko ditugu eta gure helburuekin bat datozen ekintza, mugimendu eta jaietan parte hartzen saiatuko gara.
Auzoko elkarteekin harremana bultzatu nahi dugu eta gure ikasleek komunitate bateko kide izatearen garrantziaren kontzientzia hartzea dugu helburu.
Hezkidetzarekin konprometitua
Gizakiok batak bestearengandik ikasten dugu. Nesken eta mutilen arteko harremanak hezkuntzan aberasgarriak dira oso, eta Ikastolaren lana da horretarako lagunduko duen inguru egokia eskaintzea.
Sexuen arteko (edozein dela) berdintasuna garatu nahi dugu, eta asmo horrekin hizkuntza sexistak eta genero estereotipoak baztertzen saiatuko gara.
Desberdintasunaren orekatzailea
Maila kultural, sozial eta ekonomiko desberdinetako gizakiei aukera berdinak eskainiko dizkio Deustuko Ikastolak inolako diskriminaziorik gabe, proposatutako helburuak lortzeko. Horretarako behar diren neurriak martxan jarriko dira igartzen diren desorekak konpentsatzeko.
Aniztasunaren integratzailea
Ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso guztiak errespetatuko dira, elkarbizitzaren kontra ez doazen heinean.
Deustuko Ikastola akonfesionala da. Dena dela, gurasoen aldetik eskaera egonez gero, erlijioa emateko aukera egongo da.
La Ikastola de Deusto es un CPI (Centro Público Integral). Indica que esto aúna tres etapas necesarias en educación (Educación Infantil, Educación Primaria y Educación Secundaria Obligatoria).
La coexistencia de las tres etapas educativas tiene muchas ventajas: conocimiento y seguimiento de alumnos y familias desde la incorporación al aula de 2 años hasta la finalización de 4 cursos de ESO, intercambios entre alumnos, coordinación entre etapas - Comisión Pedagógica -, comodidad para las familias -; pero también aparecen algunas dificultades: unificación de calendarios y horarios, distribución de espacios...
La Ikastola de Deusto tiene dos líneas en varios cursos excepto en la ESO, que son siempre tres.
La Ikastola de Deusto es una ikastola euskaldun, democrática, arraigada en el entorno, comprometida con la coeducación, equilibradora de la desigualdad e integradora de la diversidad.
Euskalduna
Totalmente comprometido con la transmisión, desarrollo, normalización y potencia del euskera y de la Cultura Vasca. En la Ikastola de Deusto se cuidará y potenciará especialmente el carácter, la identidad y las peculiaridades culturales del País Vasco.
Todo ello con arreglo a unas bases:
Que todos los trabajadores (profesores, conserjes, secretarios, comedores, cuidadores de autobús, personal auxiliar) y los que estén en contacto con los alumnos en cualquier actividad hablen euskera.
Todas las actividades que se lleven a cabo en la ikastola serán traducidas al euskera, tanto las escolares como las complementarias y las extraescolares (excepto asignaturas de las demás lenguas).
Los servicios que se ofrecen en la ikastola (comedor, guardería) también serán en euskera.
La Ikastola de Deusto impulsará diversas acciones para avanzar en la normalización del euskera:
Campañas internas para Vivir en Euskera
Documentación interna íntegramente en euskera o bilingüe.
Estableciendo relaciones exclusivamente en euskera con todas las instituciones posibles, y si no es así reivindicando a los bilingües.
Democrática
Desde la creación de la Ikastola de Deusto la participación de todos los estamentos ha sido muy importante, por lo que se impulsará la participación y el trabajo en común de toda la comunidad, garantizando la paridad y los derechos de todos.
Arraigada en el entorno
La Ikastola se ubica en el barrio de Deusto, por lo que aquí tenemos nuestras raíces y referencias cotidianas. Tendremos en cuenta las costumbres, tradiciones e inquietudes de Deusto e intentaremos participar en actividades, movimientos y fiestas acordes con nuestros objetivos.
Comprometido con la coeducación
Todos podemos aprender mucho unos de otros. Las relaciones entre chicas y chicos son muy enriquecedoras en el entorno educativo, y el trabajo de la Ikastola será ofrecer un entorno adecuado.
Queremos desarrollar la igualdad entre los sexos, tratando de eliminar los lenguajes sexistas y los estereotipos de género.
Equilibrador de la desigualdad
La Ikastola de Deusto ofrecerá las mismas oportunidades a personas de diferentes niveles culturales, sociales y económicos, sin discriminación alguna, para alcanzar los objetivos propuestos. Para ello se pondrán en marcha las medidas necesarias para compensar los desequilibrios que se aprecien.
Integrador de la diversidad
Se respetarán las diferentes ideas, comportamientos sociales, políticos, filosóficos y religiosos, en la medida en que no vayan en contra de la convivencia.
La Ikastola de Deusto es aconfesional. No obstante, si existe solicitud por parte de los padres, se podrá impartir religión.