Zer da mailegua? Beste bati aldi baterako uzten zaion zerbait, adibidez liburu bat, gero itzultzeko betebeharrarekin. / ¿Qué es un préstamo? Algo que se deja a otra persona por un tiempo, por ejemplo un libro, con la obligación de devolverlo después.
Non daude liburu asko eta mailegatzen dituzte? Deustuko bibliotekan. Bisitatuko dugu eta bibliotekariei galdetuko diegu nola antolatzen dute mailegua. / ¿Dónde hay muchos libros y los prestan? En la biblioteca de Deusto. La visitaremos y les preguntaremos a las bibliotecarias cómo organizan el préstamo.
Goiurik, Leirek eta Albertok, bibliotekariek, hiru gauza garrantzitsuenak azaltzen dizkigute: nork eraman duen liburua? noiz eraman duen? eta noiz bueltatu duen? Liburua eramaten duenak kontu handiz zaindu behar duela azpimarratzen dute. Horretaz gain, Deustuko bibliotekan, liburuak, musika eta jolasak gure eskura dauzkatela azaldu digute. / Goiuri, Leire y Alberto, las bibliotecarias, nos explican las tres cosas más importantes: ¿quién se ha llevado el libro? ¿cuándo lo ha llevado? y ¿cuándo lo ha devuelto? Insisten en que quien lleva el libro debe cuidarlo con mucho cuidado. Además, nos explican que en la biblioteca de Deusto tienen a nuestra disposición libros, música y juegos..
Haur bakoitzak liburu bat ekarriko du. Mailegua antolatzeko bibliotekariek azaldutakoa taula handi batean islatuko dugu: lerro bakoitzean liburuak adierazita egongo dira eta zutabeetan nork eta noiz eraman duen eta noiz bueltatu duen idatziko dugu. / Cada niña/o traerá un libro. Para organizar el préstamo reflejaremos en una gran tabla lo que nos han explicado las bibliotecarias: en cada línea estarán indicados los libros y en las columnas escribiremos quién y cuándo se lo ha llevado y cuándo lo ha devuelto.
Ostegunero eramango dituzte liburuak eta asteazkenero bueltatuko dituzte. / Los libros los llevarán los jueves y los devolveran los miércoles.
Etxean haiek bakarrik edota etxekoekin liburu anitzekin disfrutatzeko aukera izango dute. / En casa podrán disfrutar ellas/os solas/os o con los de casa con muchos libros.
Utzitako zerbait ondo zaintzearen garrantziaz jabetzea. / Ser conscientes de la importancia de cuidar bien algo prestado.
Izenak eta datak testuinguru esanguratsu batean idazteko beharra. / Necesidad de escribir nombres y fechas en un contexto significativo.