Trigonometria hitza hiru hitz greziarrek osatzen dute: tri-gono-metria
Gaur egun distantziak neurtzeko edo zein altueratan gauden jakiteko, GPSak eta goniometro sotisfikatuak dauzkagu eskura, baita mugikorrentzako eta tabletentzako hainbat aplikaziok ere, baina nola egiten zen oraintxe arte?
Nola egingo zenukete tresna horiek ondoan ez badituzue?
Webquest honetan trigonometriari eta egingo ditugun hainbat tresnei esker erantzunak aurkituko ditugu.
HELBURUAK
Sekuentzia didaktiko honekin Matematika ikasgelatik atera, eta egunerokotasuneko problemak testuinguru errealetan plantea eta ebatziko dituzue. Ikasgelan jorratutako edukinak kalean aplikatuko dituzue distantziak eta altuerak kalkulatzeko, edukiak barneratu eta zuen arteko partaidetza aktiboa indartuko dituzue zuek egindako erreminten bitartez.
Hasi baino lehenago, irakurri arretaz erabiliko den prozedura eta egin beharreko jarduerak helburuak lortzeko.
EDUKINAK
Triangeluen ebazpena arrazoi trigonometrikoak, Pitagorasen eta Talesen teoremak erabilita.
Altuerak eta distantziak kalkulatzeko metodo praktiko batzuk.
Neurtu angeluak eta distantziak guk egindako klinometro bat erabilita, eta posiblea bada, mugikorretako APPak erabilita ere neurtuko ditugu.
GAITASUNAK
Lantzen diren gaitasunak ondokoak dira :
Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
Matematikarako konpetentzia.
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.