Sekuentzia didaktiko honen helburu nagusiak hauek dira:
** Testuinguru erreal bateko distantziak eta altuerak neurtzea trigonometriari esker.
** Angelu neurgailu bat eraikitzea.
** Hiriko arrapala batzuk aztertzea, eta bidezkoa balitz eskaera egin arrapala hauek zuzentzeko.
Helburu hauek lortzeko hainbat jarduerak burutuko ditugu.
Hasi baino lehenago, irakurri arretaz erabiliko den prozedura eta egin beharreko jarduerak helburuak lortzeko.
Planteatutako Jarduera hauek hainbat mailatan sailkaturik daude:
** Aurrez aurreko jarduerak edo berotzekoak: helburu nagusiari hurbiltzekoak.
** Gauzatze jarduerak: helburu garrantzitsuak finkatzekoak.
** Ikerkuntza jarduerak: helburuak sakondu eta indartzekoak
** Ekoizpen jarduerak: Eginiko lanak erakustekoak.
Jarduera hauek aurrera eramateko hainbat IKT tresnak erabiliko dituzue: geogebra, zuek sortutako klinometroa..., eta sekuentziaren amaieran bideo bat egingo duzue zure lanaren prozesu osoa erakusteko.
Komeni zaizu proiektua ebaluatzeko irakasleak erabiliko dituen ebaluazio irizpideak eta ebaluazio-matrizea irakurtzea.