Jarduera honen bidez hiruki zuzen baten osagaiak (aldeak eta angeluak) nola kalkulatzen diren ikusi eta ikasiko ditugu Pitagorasen teoremari eta arrazoi trigonometrikoei esker. Trebetasuna lortuko dugu hurrengo jarduerari aurre egiteko.
2 GAUZATZE JARDUERAK
PROBLEMAK EBAZTEN
Jarduera honen bidez altuerak eta distantziak nola kalkulatzen diren ikusi eta ikasiko ditugu trigonometriari eta geogebrari esker. Aintzinean aplikatutako hainbat teknikak aztertuko ditugu. Problema batzuk ebatziko ditugu trebetasuna lortzeko hurrengo atazak ondo burutzeko.
3 IKERKUNTZA JARDUERAK
KLINOMETRO BAT ERAIKITZEN
Jarduera honetan angeluak neurtzeko gailu bat eraikiko dugu; aintzinean, antzeko gailu bat, astrolabioa izenekoa, erabiltzen zuten angeluak eta distantziak kalkulatzeko.
JALGI HADI PLAZARA!!!
Jarduera honetan TRIGONOMETRIA kalera aterako dugu, eta aurreko jardueran eraikitako klinometroa erabilita hainbat objektuen altuerak neurtuko ditugu metodo desberdinak jarraituz.
MALDAK NEURTZEN
Jarduera honetan herrian dauden elbarrituentzako oztopo batzuen maldak neurtuko ditugu.
4 EKOIZPEN JARDUERAK
BIDEOA
Aurreko "JALGI HADI PLAZARA" izeneko jardueraren "MAKING OFF" bideoa sortuko dugu.
ESKAERA: "CHANGE.ORG" PLATAFORMA ERABILITA
Aurreko "MALDAK NEURTZEN" izeneko jardueran aztertutako oztopoei aurre egiteko proposamenak luzatuko diegu udaletxeko zinegotziei gutunak, sare sozialak eta change.org plataforma erabilita.