Ikastetxe eta gela inklusibo batek mundu guztia hartzen du barne, ez du inor baztertzen: guztiek dute batera joateko eskubidea, urritasunak, jatorri kulturala eta beste edozein desberdintasun alde batera utzita, beren ikaskideekin eta beren ikaskideengandik ikasi ahal izateko. Ikasgela inklusiboa ahalbidetzeko eta bertan elkarren artean desberdinak diren ikasleak biltzeko modu bakarra, ikasgela horietan ikasketa modu kooperatiboan egituratzea da.
Kooperatzea laguntzea baino gehiago da: kooperazioaren atzean funtsezko balioak daude; esaterako, elkartasuna eta desberdintasunengandiko errespetua. Ezin da kooperaziorik egon -gela batean- (hau da, kooperazioaren atzean dauden balioak ezin dira irakatsi), aldez aurretik "desberdinak" zirenak baztertu egin badira, gela ez bada inklusiboa.
Lana modu kooperatiboan egitean, pentsamenduak, sentimenduak eta gertaerak adieraztea, arrazoitzea eta interpretatzea; besten ideiak entzutea; kritika konstruktiboak onartzea eta egitea; besteen lekuan jartzea enpatiaz jokatuz; gure iritziekin bat ez datozenak errespetatzea sentikortasunez eta espiritu kritikoz; elkarrizketa eta negoziazioa baliatzea gatazkak konpontzeko; taldean lan egitea eta bakoitzak dakiena eskaintzea besteek dakitenari batuta arazoei aurre egiteko... Hau guztia kontuan izanik oinarrizko zehar konpetentziak garatzeko aukera eskaintzen digu programak.
Urteko minimoak zehazten lagunduko digun planifikazio dokumentua: