Talde-Kohesioa ezinbestekoa da ikasleak elkarlanean jarri aurretik; hau da, elkar-errespetua, elkar-ezagutza, elkar-laguntza, elkar-komunikazioa,...
Beste modura esanda, ez dugu kooperaziorik lortuko ikasleen arteko harremanak kaskarrak edo desegokiak baldin badira.
Beraz, Matematika, Euskara edo edozein arlotako edukiak talde txikitan era kooperatiboan ikasarazi baino lehenago, baldintzazkoa da alderdi sozio-emozionala jorratzea. Honek esan nahi du, besteak beste, ikasleek gustura sentitu behar dutela, bai kideekin eta baita nor bere buruarekin ere.
Oinarrizko kontzeptu hauek aztertuko dira: talde-kohesioa, elkar ezagutza, talde lanaren garrantziaz jabetzea, elkarri laguntza ematearen balioa, autokontzeptua eta motibazioa, elkarrekintza eta talderako ekarpenen balioa...