Jardueraren egitura kooperatiboak berarekin dakar jarduera edo zeregin bat gauzatzerakoan ikasleek bete beharreko urratsak modu jakin batean antolatzea eta horrekin Spencer Kargan (1999) parte-hartze ekitatiboa eta aldibereko elkarrekintza ahalik eta gehien ziurtatzea.
- Parte hartze ekitatiboa: ikasle guztiek izan behar dute jardueran parte hartzeko aukera eta "betebehar" bera. Kide guztiek aktiboki eta modu arduratsuan parte hartzen dute jardueran?
- Aldibereko elkarrekintza: talde bateko ikasle guztiek izan behar dute beren ikuspuntua adierazteko aukera eta "betebeharra" eta besteekin eztabaidatzekoa eta hitz egitekoa akordio batera iritsi arte. Ba al dago elkarren arteko eraginik? Elkar zuzentzen, laguntzen, animatzen eta babesten al dute?