Eduardo Chillida euskal margolari eta eskultore famatua izan zen. Beraren hainbat obra Euskal Herritik zehar ikus daitezke.
Lehenengo ebaluaketa honetan, bigarren mailako ikasleek, Chillida nor izan zen, zer egin zuen eta berak egindako zenbait obra kopiatu, margotu eta sortuko dituzte.
Eduardo chillida
Materialekin lanean hasi baino lehen, aurkezpen hau prestatu diet ikasleei Chillidari buruzko informazioa ondo barneratu dezaten.
Behin aurkezpena landuta, ikasleak beraien lehen zereginarekin hasi dira. Hain famatua den "Haizearen orrazia" adierazten duen irudia kopiatzea.
Erabilitako materialak:
- Haizearen orraziaren irudia, plantila bezala erabiliko dena.
- Orri zuri bat.
- Arkatza.
- Borragoma.
- Margo beltza.
Prozesuarekin jarraituz, orain bigarren pausoa dator. Ikasleei asko gustatzen zaie margolari papera hartzea eta pintzelekin ibiltzea uste duten bezain erreza ez dela ikus dezaten, tenpera beltzarekin errepasatu behar izan dute aurretiz margotutako "Haizearen orrazia".
Hona hemen bigarren pauso honen emaitza.
Haizearen orrazia beltzez margotu ondoren, moztu eta goma eva urdinean, DIN A4-ko tamainan, pegatu dute. Hori eginda, beste goma eva zati batean artelanaren izena jarri dute eta voilá! Lana bukatuta!
Hona hemen azken emaitza:
OSO ONDO NESKA-MUTILAK LAN BIKAINA!
Plastilina erabili beharreko materiala izanik, ikasleei beste erronka bat proposatu zaie. Hona hemen emaitza.