Kimu proiektuaren oinarriak

Kimu proiektuaren oinarrian, hezkuntza ulertzeko modu jakin bat dago : Haur bakoitzaren berezko garapenarekiko konfiantza eta errespetua lehenestea, haur bakoitzaren erritmoak eta ezberdintasunak kontuan hartuz. 

Haurra, jaiotzetik bizirauteko gaitasun guztiak dakartzan pertsona da. Gaitasun horiek berezkoak dira, ez ditu ikasi behar, ez dira irakasten, garatu egiten dira modu batera edo bestera eskainiko zaizkion testuinguruaren arabera. 

Kimu proiektuaren bitartez, garapen-testuinguru aberatsa eta segurua eskaini nahi diegu haurrei, haur bakoitza bere erritmoan, bere esperimentatzeko grinatik eta ekintza autonomotik abiatuz, modu osasuntsu eta orekatuan garatu dadin.