Adin desberdinetako haurren interakzioa

Haurrek imitazioz eta elkarrekin izaten dituzten interakzioetan ikasten dute. Txikienek handiek egiten dutena imitatzen dute eta aldi berean, handienek txikienekiko zaintza jokaerak garatzen dituzte. Hori horrela, adin ezberdinetako haurrak egunerokotasunean elkarrekin egoteko aukera ezinbesteko oinarri da gure proiektuan.