Haur Hezkuntza: hazteko eta hezteko habia

Haurra ardatz

AZPEITIKO IKASTOLAN, etorkizuneko erronkei aurre egiteko oinarri eta ezagutza sendoak dituzten norbanako euskaldun aske eta burujabeak heztea dugu helburu. Bide horretan lehen urratsak emateko Haur Hezkuntzan KIMU PROIEKTUA dugu martxan.

Haur Hezkuntza, haur eta pertsona gisa garatzeko oso etapa garrantzitsua da, 0-6 urte bitartean errotzen baitira pertsonaren oinarriak. Horregatik KIMU Proiektuan haurra jartzen dugu erdigunean, haur bakoitza bere garapenaren protagonista izan dadin .


Zer da Kimu proiektua?

Ikastolara datorkigun haurrari buruzko ikuskera, metafora baten bidez azaldu daiteke:

Ernetzen ari den hazia bezalakoa da haurra, berez dakar landare bihurtzeko behar duena. Nahikoa da lur egoki batean jarri, behar duen ura eta eguzkiaren beroa eta argia eskaintzea, berak dakarren lorea emateko.


+ informazio gehiago

Kimu proiektuaren ardatzak

Ikastolaren eta familien helburua bera da, haurraren zoriontasuna eta garapen integrala gauzatzea. Haurraren ongizaterako irakasleen eta gurasoen arteko harreman estua oinarri duen hezkuntza familia gara Ikastola. 

+ informazio gehiago

Zergatik Kimu?

 

Arrazoi ugari daude Kimu proiektuaren alde apostu egiteko baina hauek dira gure ezaugarri bereizgarrienak:

 




Egunerokoa eta ekintzak

Gelako egunerokoan egiten diren dinamikek pedagogia propioan daude oinarrituta eta haurraren garapen integrala bermatzen dute. Ikusi hemen 2023-24 ikasturteko egunerokoa. 

Bestalde, ikastolatik atera eta ekintza desberdinak ere gauzatzen ditugu ikasturtean zehar.  

+Ekintzen informazio gehiago