Espazio eta denbora egokituak

Haurra bere burua eta ingurua ezagutzen ari den garai honetan, beren garapenari egokitutako eta aurrera egiteko erronka ezberdinak suposatzen dieten espazio eta material anitzak eskaintzen dizkiegu. Denboraren banaketak ere garrantzia handia hartzen du KIMU proiektuan, haurren erritmoak errespetatuz, ikastolaratze prozesuan zein egunerokoan haurrei eta familiei egokitutako ordu banaketa malguak eskaintzen dizkiegularik.