Bideoaren xedea
Bideoaren xedea erakunde publiko eta pribatuei laguntzea, datu pertsonalen esparruko araudia ulertzen eta jardunbide egokiak sustatzen. Fikziozko enpresa bateko zuzendaritza-bilera baten inguruko dramatizazio bat da. Bertan hainbat egoera islatzen dira, era praktikoan erakusteko zeintzuk akats egin daitezkeen enpresako langileak ez badaude datu babesarekin zerikusia duten gauzen jakitun. Era berean, informazioaren tratamenduan jardunbide egokiek ekar ditzaketen onurak ere islatzen dira.
Bideoak 17 minutuko iraupena du. Helburuak erdietsi nahi badira, gutxienez ordu bat eman beharko da bideoa ikusteko eta jardunbide hobeen gaineko eztabaidarako. Deskargatzea nahi baduzu sakatu hemen (MPG formatuan).