Hasiera

Gaurko nerabe eta gazteek

hein handi batean interneten bidez ezagutzen eta tratatzen dute elkar. Mundu

birtual paralelo hau benetakoa bezain interesgarria

edo interesgarriagoa iruditzen zaie eta behar-beharrezko ondasuntzat jotzen

dute Sarea, beren bizitzarako ezinbestekoa.

Adituak bat datoz: informatikako programa zenbaitek egiten duten zaintza eta zentsuraren gainetik, haurrak Sarean babesteko arma egokienak informazioa eta hezkuntza dira inondik ere. Bada hor paradoxa bat: ordenagailuan eta Interneten, sarri, gurasoek seme-alabengandik ikasi behar izaten dute, txikiak teknologia berriekin ohituago daude eta.

.