Gizarte sareak

Sarean dabiltzan erabiltzailerik gehienek ez dakite oso ongi nola erabili behar dituzten Interneteko zerbitzuak euren informazio pribatuaren jabe izaten jarraitzeko, eta ez dakite halaber zer ondorio ekar ditzaketen euren ekintzek. Hori oso nabarmen ikusten da, adibidez, gizarte sareetan: jendeak lagunen eta familiakoen argazkiak jartzen ditu haiei baimenik eskatu gabe, edo datu pertsonalak zabaltzen ditu ongi zehaztu gabe zeini iritsi behar zaizkion eta zeinek ez dituen ikusi behar.

    • Facebook: Sare hau oso ezaguna da gazteen artean, eta ezaugarri berezi bat du: erabiltzaileek sortu dituzte hor erabiltzen diren tresnak, eta oso erraza da nork bere orrira eramatea tresna horiek. Orri itxia da, eta bertako norbaiten gonbita behar da sartzeko. Horrek babesa ematen du, eta arriskuak saihesten ditu.

    • Tuenti: Facebook-en antzeko orria da, baina hau gaztelaniaz eta euskaraz dago (arrakasta handia lortu du). Pribatutasuna zorrotz kontrolatzen du, eta adinaren arabera sailkatzen ditu erabiltzaileak, inor ez dadin harremanetan jarri nahi ez duen norbaitekin.