Bilatu erlaxazioa, arnasketa edo/eta kontzentrazioa garrantzia hartzen duten kirolen irudiak.
Horiekin horma-irudi bat egingo duzue taldeka.
Horma-irudian adieraziko dugu erlaxazioa kirolean duen garrantzia eta erabilpena.
Horretarako aldizkari eta interneteko irudi eta argazkiak erabili ditzakezue.
Argazki bakoitzaren ondoan azalpen testu bat ipini behar duzue.