Lan talde hau Leire Canales, Ane Jauregi, Lorena Peña, Leire Lopez, Nerea Rojo, Amaia Salaberri eta Agurtzane Villar sortzen dugu. Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Haur Hezkuntzako ikasleak gara, hain zuzen ere Graduko azken urtean gaude eta "Dramatizazio eta Adierazpena" minorrarekin lan egingo dugu.
Talde honen barruan, batzuk gauza ezberdinak sortzea, irudimenarekin lan egitea, apaintzea eta abar nahiago dugu (arte adierazpenarekin zerikusia duten gauzekin trebatuz). Beste batzuk, informazioa bilatzen, idazten, lanei kohesioa ematen eta abar trebeagoak gara. Horregatik, lan bat ondo burutzeko behar diren elementu guztiak ditugu. Hortaz, gure lan egiteko era nahiko anitza da baina ondo ulertzen dugu elkar. Horrek aukera ematen digu gaitasun guztiak elkarlanean jartzeko eta gauza berri asko sortzeko. Gainera, talde barruan bakoitzak badaki zein rol bete behar duen, hasieratik hauek ezarri genituelako. Hortaz, denboraren aldetik ondo gabiltza eta lanak egiteko eta hauek antolatzeko momenturako denbora nahiko aurrezten dugu.