Proiektu honen helburua Haur Hezkuntzan (0-6) umeek antzerkiaren bidez, bere burua eta ingurune sozial eta kulturala ulertzeko bidea ematea da. Horrez gain, umea osotasunean garatzea; hau da, bere gorputza eta nortasuna garatzea. Modu horretan, umeak ahotsaren, mugimenduaren, sentimenduen eta abarren bidez komunikatzen ikasteko aukera izango du.
Dramatizazioak lan kooperatiboa sustatzen duenez, guztiak batera lan egiten eta besteen ideiak eta adierazteko modua errespetatzen ikasten dute. Gainera, Nuñez-ek eta Navarro-k (2007) argitzen duten moduan, dramatizazioak umeari askatasun handia ematen dio, umeak beste pertsona baten rola hartu egiten duelako eta hor umeak “interpretatzen du” nahi duen moduan.
Azkenik, dramatizazioa Haur Hezkuntzan oso garrantzitsua denez, proiektu hau 0-3 urteren bitartean aurrera eramatea erabaki dugu.