THÉAOMAI
"begiratu, aztertu, ikasi"
“El teatro no puede desaparecer porque es el único arte donde la humanidad se enfrenta a sí misma” ARTHUR MILLER
“El teatro no puede desaparecer porque es el único arte donde la humanidad se enfrenta a sí misma” ARTHUR MILLER
DRAMATIZAZIOA HH-n, ZERTARAKO?
Motos-en esanetan (1992, 80 orr.) “Cuando hablamos de dramatización no nos estamos refiriendo a hacer teatro. Dramatización y teatro no son la misma cosa: el teatro pone el énfasis en el espectáculo y el espectador, mientras que la dramatización lo coloca en la acción en sí misma, en el proceso que lleva a la representación”.
Jolas dramatikoa beraz, adimen anitzeko teoriaren ikuspuntutik, ikasleen ikaskuntzarako atea dela esan daiteke. Inteligentziak modu naturalean eta integralean erabiltzen, integratzen eta garatzen dira, ez bakarrik kontzeptu abstraktuak transmititzeko, baizik eta bizitzarako ikaskuntzarako ere (Kiessling, 2015).
Jarraian, dramatizazioarekin batera haurrak esperimentatzeko aukera gehiago dauzkate.Ondorioz, bai ahozko zein idatzizko adierazpenak bai eta adierazpen askerako bidea ongi garatzeko aukera izango dute. (Argüelles eta Zelaieta, 2015) Gainera, trebetasun sozialak hobetzeko aukera izango dute. Azken finean, dramatizazioa, lengoaia plastikoa, gorputzezkoa, musikala, artistikoa eta ahozkoa erabiltzeagatik, integratzeagatik eta sinbolizazio prozesu bat izateagatik ezagutzen da (Argüelles eta Zelaieta, 2015).