ZERTARAKO?

Zertarako baino lehen, zergatik?

2023ko martxoan "Ahozgora" parte-hartze prozesua eraman genuen aurrera Kukulaisik, Topaguneak eta Atxutxiamaikak elkarlanea. Bertan Batxillergoko 1. mailako 15 gaztek hartu dute parte eta aisialdian dituzten beharren inguruan egin zaien galderaren erantzunetako bat, espazio natural baten beharra dutela erantzun ziguten. Gazteek badute, beraz, espazio bizigarri baten beharra eta Elgoibarko gurasoek ere egin izan dute euren seme-alabekin gozateko naturgune baten beharren eskaria. Hori horrela, Elgoibartarrentzako bizigarria izango den espazio naturala diseinatzeko parte-hartze prozesu hau abian jartzeko momentu egokia zela iritzi genion. 

Ahozgora_gazteen-poroposamenak.pdf

Beraz, zertarako?

Parte-hartze prozesu honen xedea belaunaldi ezberdinentzako eta herriko eragile ezberdinentzako bizigarria eta erabilgarria izango den espazioa diseinatzea izango da. Horrez gain, espazioan euskararen erabilera areagotzea ahalbidetuko duen eta genero rolak gaindituko dituen eta, gainera, belaunaldi ezberdinen arteko topaketa erraztuko duen espazioa diseinatzea izango dira espazioa diseinatzeko irizpide, besteak beste.

Parte-hartze prozesua hau, Atxutxiamaikak eta Kukulaisik elkarlanean garatu dugu eta Udalaren lankidetza izan dugu.

Prozesuaren diseinua eta garapena Kukulaisirena eta Atxutxiamaikarena da, eta Udalak berdegunea jarri du eskuragarri behin diseinu hau eginda, egingarria den heinean, diseinua garatu ahal izateko.

Helburuak

- HELBURU OROKORRA:

. Belaunaldi ezberdinetako pertsonentzako bizigarria izango den espazio baten diseinua egitea.

- HELBURU ZEHATZAK:

. Parte hartzearen kulturaren hedapena egitea.

. Belaunaldien arteko eman-hartua emateko espazioa diseinatzea

. Espazioan natura bizidun elementuak txertatzea eta bertako bizidunak ezagutzen eta zaintzen ikasteko espazioa diseinatzea.

. Kultura sortu eta kontsumitzeko espazioa izatea.

. Jarduera fisikoa egiteko aukera ematen duen espazioa izatea.

. Aisiaz gozatzeko espazioa izatea.

. Ikastetxeentzako unitate didaktikoak lantzeko espazioa izatea.

. Gainontzeko herrietara hedatzeko moduko prozesua diseinatu eta hedatzea

. Aisialdiaz euskaraz gozatzeko espazioa izatea.

. Genero rolez gaindiko espazioa diseinatzea.